LAUDIO

Prentsa Aretoa

2026/04/23

EAJ-PNVk Laudion "etxeko lanak egiten hasteko" eskatu dio EH-Bilduri, energiaren arloan beste erakunde batzuk seinalatu baino lehen

Alderdi jeltzaleak ohartarazi duenez, gobernuan ia hiru urte eman ondoren, ez da eguzki-plakarik jarri, eta argiteria publikoaren berritzea oso mugatua da oraindik

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Laudion

ARGAZKIA JAITSI

Laudio, 2026ko apirilaren 23a. – EAJ-PNVren Laudioko udal-taldeak Ainize Gastaka alkateak Aiaraldeko Industria Garatzeko Mahaiaren esparruan jasangarritasunaren eta energia-kontsumoaren murrizketaren arloan egindako proposamenak baloratu ditu, eta EH-Bilduko gobernu-taldeari eskatu dio "udalerrian bertan neurriak aplikatzen has dadila, bertan bai baititu eskumenak eta jarduteko gaitasuna".

Maite Cortazar zinegotzi jeltzaleak azpimarratu du eredu energetiko iraunkorrago baterantz aurrera egitea "helburu partekatua" dela, baina ohartarazi du ez dela koherentea "beste erakunde batzuek egin behar dutena adieraztea, Laudion oinarrizko neurriak garatu ez diren bitartean". Zentzu horretan, EH-Bildu udal gobernura iritsi zenetik, ekipamendu publikoetan ez dela eguzki-plakarik jarri gogorarazi du.

Era berean, Cortazarrek adierazi du argi publikoak LED teknologiara berritzea ez dela nahikoa oraindik. "Jarduera bakarrak kiroldegira eta Ellakuriko futbol-zelaiaren eta pisten instalazioetara mugatzen dira. Proiektu horiek, gainera, aurreko legealdian hasi ziren. Ez da benetako apusturik egin neurri hori udalerri osora zabaltzeko", gaineratu du.


Hitzetatik ekintzetara

EAJ-PNVren ustez, gobernu-taldea berriz ere dinamika errepikakor batean erortzen da: erantzukizunak beste administrazio batzuei helaraztea, jarduera propioak zehaztu gabe. "Positiboa da proposamenak egitea eskualde edo erakunde mailan, baina herritarrek neurri zehatzak ere espero dituzte beren udalerrian, plangintzarekin, inbertsioekin eta benetako gauzatzearekin", adierazi du.

Gauza bera gertatu zen auzotarrek auzoko batzarretan planteatu zituzten gaiekin: EH-Bilduk etxeko lanak banatu zizkien beste erakunde batzuei, baina ez zuen argi utzi zer egingo zuen bere eskumenekoak diren gaiekin.

"Ondo dago subiranotasun energetikoaz, eraginkortasunaz edo kontsumoen murrizketaz hitz egitea, baina lehenik eta behin adibidearekin predikatu behar da. Ezin da kanpoan eskatu etxean egiten ari ez dena", berretsi du Cortazarrek. Hori dela eta, EH-Bilduri Laudion eraginkortasun energetikoaren, sorkuntza berriztagarriaren eta kontsumoaren murrizketaren arloan zer jarduera bultzatuko dituen zehazteko eskatu dio alderdi jeltzaleak.

"Lezioak eman edo beste erakunde batzuei bidea markatu aurretik, administrazio bakoitzak bere erantzukizuna bete behar du, eta politika eraginkorrak garatu behar ditu bere eskumen-eremuan; bestela, `niretzat ez ditudan aholkuak saltzen ditut´ laburbil liteke", amaitu du.