LAUDIO

Prentsa Aretoa

2025/01/22

EAJ-PNVk Guardianek Laudioko lantegia ixteko hartutako erabakia deitoratu du eta kaltetutako familiei babesa adierazi die

Erabaki horren eragina minimizatzeko eta Laudio eta bere bizilagunentzat etorkizun itxaropentsua bermatzeko ekimenak bultzatuko ditu alderdi jeltzaleak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Guardianek Laudioko lantegia ixteko hartutako erabakia deitoratu du eta kaltetutako familiei babesa adierazi die

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2025eko urtarrilaren 22an. – Laudioko EAJ-PNVk kezkagarritzat jo du Guardian Glassek udalerrian duen lantegia ixteko erabakia, kolpe latza baita tokiko ekonomiarentzat eta kaltetutako langileen familientzat, eta babes eta elkartasun osoa helarazi die.

EAJ-PNVk berretsi egiten du inplikatutako alderdi guztiekin batera lan egiteko prest dagoela sendoa eta bideragarria izango den enpresa-proiektu berri baten bilaketan, eskualdeko enplegua eta garapen ekonomikoa bermatuz.

Erabaki horren eragina minimizatzeko eta Laudio eta bere bizilagunentzat etorkizun itxaropentsua bermatzeko ekimenak bultzatuko ditu alderdi jeltzaleak.

 

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Emilio Olabarria Bloga