Prentsa Aretoa
2024/10/21
EAJ-PNVk errefusatu egin du EH-Bilduk Laudion proposatutako zerga igoera neurrigabea
Alderdi jeltzaleak kritikatu du gobernu-taldeak ez dituela kontuan hartzen udalerriko familien eta sektore ekonomiko ahulenen beharrak, tasa eta zergetan %2,3ko igoera orokorra aplikatzeaz gain, hondakinen bilketa-tasan %50ekoa ere aplikatu baitu
Laudio, 2024ko urriaren 21a. – Eusko Alderdi Jeltzaleak, Laudioko Udalean, EH-Bilduko Gobernu Taldeak 2025erako proposatutako zerga eta tasen igoeraren aurka dagoela adierazi du, uste baitu iragarritako igoera gehiegizkoa dela eta ahalegin fiskal neurrigabea dela familia laudioarrentzat, une honetan, gainera, udalerriko sektore asko egoera ekonomiko zaila igarotzen ari baitira.
Ander Añibarro Laudioko Udal Talde jeltzalearen bozeramaileak adierazi duenez, "EH-Bilduk %2,3ko igoera orokorra proposatu du tasa eta zergetan, eta %50ekoa hondakinen bilketa-tasan, Europako araudia betetzeko. Erabaki erabat desegokia da; izan ere, familia ahulenak babestuko dituen zerga-sistema progresibo bat proposatu beharrean, dagoeneko gaizki pasatzen ari direnen gaineko presioa soilik areagotzen duen eredu baten alde egin dute".
"EAJ-PNVtik azpimarratu dugu EH-Bilduk planteatutako zerga-sistema ez dela progresiboa eta ahalmen ekonomiko txikiagoa duten familiak babesik gabe uzten dituela, eta hori eredu fiskal bidegabetzat jotzen dugu. Gainera, igoera horrek sektore estrategikoei ere eragiten die, hala nola merkataritzari, ostalaritzari eta industria txikiari; izan ere, sektore horiek itota daude egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, eta orain karga fiskala nabarmen handitu beharko dute. Tasen eta zergen igoera orokor horrek agerian uzten du EH-Bilduko gobernu taldeak ez dituela aintzat hartzen gure udalerriaren errealitatea eta gure bizilagunen beharrak ", gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.
EAJ-PNVren alternatiba: igoera moderatua eta sistema bidezkoagoa
Eusko Alderdi Jeltzaleak proposatu du tasen eta zergen igoera neurritsuagoa egitea, zaborren tasaren igoera konpentsatzeko, familietan eragina txikiagoa izango dela ziurtatuz. Ainize Gastaka alkatearen taldeak ez du hori kontuan hartu.
Gainera, "zerga-sistema bidezkoagoa eta progresiboagoa sortzea planteatu dugu, familien ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko duena, baliabide gutxien dituzten laudioarrak karga fiskalek ito ez ditzaten. Funtsezkoa da zerga-sistema bidezkoa izatea eta gure udalerrian gehien behar dutenak babestea", berretsi du Añibarrok.
Elkarrizketa falta eta herritarrekiko deskonexioa
EAJ-PNVk ere harridura agertu du EH-Bilduk aurkeztu ziren proposamen alternatiboak baztertzeko eta igoera orokor baten alde egiteko hartutako erabakiaren aurrean, beste behin ere Laudioko errealitatea kontuan hartu gabe. "Harritzen gaitu koalizio abertzaleak gure proposamenei muzin egin izanak eta erabakiak hartzen jarraitzeak, laudioarren kezkak entzuteko kalera irten gabe. Dirudienez, ez dute gure bizilagunen benetako arazoak ezagutzeko interesik", kritikatu du Ander Añibarrok.
EAJ-PNVk familien eta udalerriko funtsezko sektoreen beharrak kontuan hartuko dituen ikuspegi fiskala eskatzen jarraituko du. Gainera, Udalak hartzen dituen erabakiek Laudioko errealitatea eta beharrak isla ditzaten lan egingo dugu, guztiontzako kudeaketa arduratsua eta bidezkoa bermatzeko.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/11/26
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29