Prentsa Aretoa
2024/03/21
EAJ-PNV Laudiok herrian agertutako terrorismoa goratzeko pintaden aurrean ekintza bandalikoak eta Udalaren ekintza falta salatu du
Alderdi jeltzaleak bakearen defentsarekin eta gure gizartearen aurrerapenarekin duen konpromisoa berretsi du, eta gure ingurua garbi eta seguru mantentzeko herritarren elkarlanerako deia egin du
Laudio, 2024ko martxoaren 21a. Laudioko EAJ-PNVk azken egunotan Laudioko hainbat tokitan (institutu publikoan eta HHEko zentroan, esaterako) agertu diren pintaden aurkako jarrera irmoa adierazi du. Ekintza horiek terrorismoa goratzeko delitua agerian uzten dute, ETA talde terroristaren siglak barne hartzen baititu. "Horrek ez du zerikusirik gure herriarentzat nahi dugun aurrerapen, bake eta bizikidetzaren irudiarekin", deitoratu dute.
Era berean, EAJk salatu nahi du EH-Bilduk eta Omniak osatzen duten Udal Gobernu taldeak ez duela kalerik garbitu, "utzikeria eta pasotismoa ezin baitugu onartu". Premiazkoa da udaleko arduradunek erabakitasunez eta arduraz erantzutea gizalegearen kontrako ekintza horiek desagerrarazteko, gure espazio publikoen estetika eta segurtasuna babesteko.
"Hau al da gure herriari buruz eskaini nahi dugun irudia? Ziur gaude zikinkeriak, utzikeriak eta aipatutako pintaden bidez terrorismoa goratzeak ez dutela, inola ere, gure udalerriaren balioa adierazten. Horregatik, Laudioko ospea berrezartzeko eta bizikidetza- eta errespetu-ingurune bat sustatzeko Udalaren ekintza sendoa eskatzen dugu ".
Legezkotasuna errespetatzea, tolerantzia eta elkarrizketa funtsezko printzipioak dira gure gizartean, eta indarkeria edo terrorismoa goratzea bultzatzen duen edozein adierazpen balio horien aurka doa. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk Laudion bakearen eta aurrerapenaren defentsarekin duen konpromisoa berretsi du, eta gure ingurua guztiontzat garbi eta seguru mantentzeko herritarren elkarlanerako deia egin du.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29