LAUDIO

Prentsa Aretoa

2024/02/13

EAJ-PNVk aurten Aiaraldea eta Galdakaoko ospitalearen arteko garraio zerbitzua martxan jartzearen alde egin du

Joseba Díez Antxustegi EAJ-PNVren Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea Aiarako Kuadrillako pentsiodunekin bildu da gaur arratsaldean, herritarren eskaera horri irtenbidea emateko orain arte egindako lan instituzionala aurreratzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk aurten Aiaraldea eta Galdakaoko ospitalearen arteko garraio zerbitzua martxan jartzearen alde egin du

ARGAZKIA JAITSI

Aiarako Kuadrillako pentsiodunek Laudioko Kultur Etxean deitutako bileran izan da gaur arratsaldean Joseba Diez Antxustegi Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzalea. Bilera horretan, aztertu dute martxan jartzea Aiaraldearen eta Galdakaoko ospitalearen arteko garraio publikoko zerbitzu bat.


Bileran, Arabako Foru Aldundiak egiten ari den lan instituzionalaren berri eman die Arabako prokuradoreak, 2024an bertan Kuadrilla eta ospitalea lotuko dituen garraio-zerbitzua martxan jartzea ahalbidetuko duen akordio bat lortzeko.
Díez Antxustegik gogorarazi die EAJk 2023ko maiatzeko foru hauteskundeetarako programan sartu zuela gai hori. Hala, jakinarazi du Arabako Foru Aldundia lanean ari dela garraio-modu baten xehetasun zehatzak eta maiztasuna bilduko dituen azterlan bat garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, harekin zehaztu behar baitira zerbitzua abian jartzeko xehetasunak.


Neurriak konponbidea eman nahi dio Aiarako Kuadrillako herritarren zati baten eskariari; izan ere, Galdakaoko ospitalera joateko garraio publikoa eskatu du, osasun-zentroko erabiltzaile guztientzat aparkaleku nahikorik ez duelako.
Bileraren ostean, EAJ-PNVren Arabako Batzarkide Taldeko bozeramailea alkate eta zerrendaburu jeltzaleekin bildu da, gaiaren berri emateko.

Emilio Olabarria Bloga