LAUDIO

Prentsa Aretoa

2024/02/01

EAJ-PNV Laudiok EH-Bilduk hiltegiari dagokionez hauteskunde kanpainan erabili zuen estrategia populista salatu du

Alkatetza berriak 8 hilabete bete dituenean, frogatuta geratu da alderdi abertzaleari ez zitzaiola inoiz hiltegia axola izan, eta benetako asmo bakarra instalazioa ixtearekin ados ez zegoen sektore baten botoak lortzea zela

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Laudiok EH-Bilduk hiltegiari dagokionez hauteskunde kanpainan erabili zuen estrategia populista salatu du

ARGAZKIA JAITSI

EH-Bildu buru duen Udal Gobernuak agerian utzi du Laudioko lehen sektorearekiko konpromiso falta. Bedarbiderekin hauteskunde-kanpainan "alkatetzan egon bezain laster" EH-Bilduk onartuko zuela iragarri zuen hitzarmenaren arrastorik ez dago, eta horrek berretsi egiten du alderdi politiko horrek laudioarrekin hauteskundeetan egindako manipulazioa.

Hori dela eta, "argi dago hiltegiaren itxiera estrategia demagogiko eta populista gisa erabili zutela instalazioa ixtearen aurka zegoen sektore baten botoak lortzeko".

Gaur egun, EH-Bilduk eta Omniak osatutako Gobernu Taldeak ez du hitz bakar bat ere esan hiltegiari buruz, eta agerian utzi du ez duela inolako interesik. Isiltasun luze horrek erakusten du hauteskunde-kanpainan bere asmo bakarra botoak irabaztea zela, abeltzainen beharrizanekiko eta sektorearen garapenarekiko benetako konpromisorik gabe.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV Laudiok EH-Bilduri bere hautesleei kontuak emateko eskatu dio, kanpainako promesak zergatik utzi dituen eta Laudioko lehen sektorea zergatik utzi duen alde batera azalduz.

Emilio Olabarria Bloga