Prentsa Aretoa
2022/11/23
Laudioko Antzokia errealitate bihurtu da
6.506.602 euroko aurrekontua duten eraikuntza-obrak esleituta, EAJ-PNVko alkatetzak laudioarrekiko zor historiko bati erantzun dio
Gutxiago geratzen da Laudioko Antzoki berria eraikitzeko obrei hasiera emateko; izan ere, Udalak obrak esleitu berri ditu eraikitzeko, 5.377.357,39 euroko aurrekontuarekin, gehi 1.129.245,05 euroko BEZa.
Ander Añibarro Laudioko alkate jeltzaleak adierazi du "urrats handi horrekin, udal Gobernuak herriarekin duen zor historiko bati erantzuten zaiola", eta aurreratu du "eraikuntza lanak bi urtez luza daitezkeela, eta, beraz, 2024aren amaieran amaituko liratekeela, ziur aski".
Lehiaketaren proiektu irabazleak igogailu bat eraikitzea aurreikusten du, sarreratik eraikineko terrazaraino, eta horri esker nabarmen hobetuko da etorkizuneko Latiorroko Osasun Zentrorako irisgarritasuna, Añibarrok azpimarratu duenez. Era berean, % 8tik beherako malda izango duen arrapala bat eraikiko da, San Martin kaleko 3. zenbakiraino iristeko. Kale hori alboko fatxadaren luzapen bat izango da.
Diseinua
Eraikinak arkitektura xume baina berezia du, eta hiru solairu, 1.800 m2 inguruko azalera erabilgarria eta 500 pertsona inguruko edukiera izango ditu gehienez. Eszena-aretoak 442 besaulki izango ditu, gehi beste 10 edo 15, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
Eta harmaila erretraktilen sistemari esker, bostehun pertsonako zifrara irits liteke publikoa. Azpiegiturak, gainera, sarbide independenteko taberna-kafetegia izango du, antzokia itxita egon arren funtzionatu ahal izan dezan. Barrualdea honela osatuko da: atondo-gunea, zerbitzuak, armairu eta jantzitegia, langileentzako aldagelak, karga-jasogailua, proiekzio- eta eszena-kontroleko kabina, kamerinoak, biltegia edo garbiketa-gelak.
Kanpoaldeari dagokionez, eraikinaren estalkiaren aprobetxamendua nabarmentzen da, erabilera publikoko plaza-begiratoki bat sortzeko, "aldameneko etxebizitza-eraikinekin oso ondo integratua", eta Altzarrate kalearekiko paraleloan dagoen arrapala, sarbide nagusiaren eta goikoaren inguruan sortuko den beheko plazaren arteko komunikaziorako balioko duena. Diseinuaren beste alderdi berezi bat materialak izango dira; izan ere, zura, altzairua eta kristala konbinatuko dira fatxaden hari eroale gisa.
Finantzaketa gehiena Laudioko Udalak hartuko du bere gain. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak bi milioi euro jarriko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak beste milioi erdi.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/11/26
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29