LAUDIO

Prentsa Aretoa

2022/08/29

Laudiok eta Aldeakemadak senidetzea ofizialdu dute

Laudioko eta Aldeaquemadako Udalak senidetzea sinatu dute Ander Añibarro alkatea eta EAJ-PNV udal Taldeko zinegotziak bertan zirela

rss Ezagutzera eman
Laudiok eta Aldeakemadak senidetzea ofizialdu dute

ARGAZKIA JAITSI

Laudioko eta Aldeaquemadako Udalak senidetzea sinatu dute Ander Añibarro alkatea eta EAJ-PNV udal Taldeko zinegotziak bertan zirela.

Jaen iparraldeko herri txikitik hainbat ordezkari bertaratu ziren, horien artean Manuel Fernández Vela alkatea. Bilkura aretora Laudioko bizilagunak ere hurbildu ziren, Aldeakemadakoak.

Ekitaldiak, sanrokeetan kokatua, Herriko Plazan jarraitu zuen Itxarkundia Dantza Taldearen dantzekin eta Laudioko Andaluziako Etxeko sevillarrekin. Ekitaldia Arloteek eman zioten amaiera kontzertu batekin.

Alkate jeltzaleak adierazi zuenez, "senidetze horren helburua da bi herrien arteko harreman eta adiskidetasun etengabeak sendotzea eta elkarren arteko lankidetza bultzatzea, elkar hobeto ezagutzeko, elkar ulertzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarrekin lankidetzan aritzeko".

FUENTE: Ayuntamiento de Laudio

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga