Prentsa Aretoa
2022/05/13
Laudion EAJ-PNVren kudeaketa instituzionalari esker, URAk eta Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute hirigunearen defentsa gauzatzeko Nerbioi ibaiaren uholdeen aurrean
Proiektatutako obraren aurrekontua 4.700.000 €-koa da, BEZa barne, eta 17 hilabete aurreikusi dira egikaritzeko
Laudioko EAJ-PNVk bultzatzen duen instituzional kudeaketa eta lanari esker, URAk eta Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute Laudioko hirigunearen defentsa gauzatzeko Nerbioi ibaiaren uholdeen aurrean. Hitzarmen horren xedea da Nerbioi ibaia, Laudioko herrigunetik igarotzen den tartean, uholdeetatik babesteko proiektuaren obrak gauzatzeko, bi aldeek bete beharreko baldintzak arautzea. Obren aurrekontua 4.700.000 €-koa da, BEZa barne, eta 17 hilabeteko epea aurreikusi da obrak egiteko.
Obrek hobekuntza hidraulikoa lortu nahi dute udalerrian, Nerbioi Laudioko hiri-bilbe trinkoa zeharkatzean, ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eginez: 1338 metrotan, Baias kalearen eta Bide Zaharren (Caminos Viejos) kalearen artean, gutxi gorabehera. Ibai-tarte horretan, nahikoa sekzio sortuko da Nerbioi ibaiak 100 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskua saihesteko.
Nerbioi ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektu hau etxebizitzak eraistea saihesteko diseinatu da. Ondorioz, 100 urteko errepikatze-denborako uraldien emariak ibilguan eustsarazteko behar den sekzio hidraulikoa lortrzeko, ibilgu-ohea beheratu beharko da — batez beste, metro bateko indusketak egingo dira ibilguaren ohantzean —, eta ur gutxiko ibilguaren ahalmena handituko da — euririk egiten ez denean eta ur-goraldirik ez dagoenean ikusten den ohiko ibilgua —. Jarduketa horiek egiteko, etxebizitzen inguruko ertzak sendotu beharko dira. Dauden zubiak mantendu egiten dira, estribuak aldatzen ez direlako eta ahalmen hidrauliko nahikoa dutelako.
Informazio-bilera bizilagunekin
Datorren asteartean, maiatzaren 17an, Laudioko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak bilera egingo dute, 18:00etan, Udal Liburutegiko Arraño Aretoan, herritarrekin batera, deskribatutako obraren aurreikuspenen berri emateko. Bilera hori obretan interesa duten Laudioko herritar guztientzat zabalik dago, eta, bereziki, obra-lekutik gertuen dauden etxebizitzen jabe eta erabiltzaileei. Saioan, parte-hartzaileek sor ditzaketen zalantza guztiak argituko dira.
Aurreikusitako 17 hilabeteetan egin beharreko lanen banaketa azaltzeaz gain, aurreikusitako eraginak azalduko dira, baita horiek prebenitzeko eta kudeatzeko neurriak ere, ahalik eta eragozpen gutxien sortuz. Aipatu behar da ibilguko arroka-ohea zulatzean, 1338 metrotan metro bat jaisteko, mikropiloteak sartuko direla etxebizitzen inguruko ertzetan, lursaila sendotuko dela bermatzeko. Jarduera hori ikus- eta soinu-inpaktua eragingo duten makineria handiekin egiten da. Beraz, aldez aurretik eman behar da eragin horien berri, eta Nerbioi ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektu baten testuinguruan kokatu behar dira. Proiektu horrek nabarmen handituko du biztanleriaren segurtasun-maila eta jarduketaren xede den tartean eta ibaian gora finkatutako erabilerak.
Lankidetzaren baldintzak
Sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Uraren Euskal Agentziak konpromisoa hartzen du obrak kontratatzeko, obra horiek zuzendu eta teknikoki ikuskatzeko, eta obren benetako kostuaren % 100 finantzatzeko eta ordaintzeko. Bestetik, Laudioko Udalak Uraren Euskal Agentziaren esku utzi beharko ditu obra hidraulikoek eragindako lur guztiak.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29