Prentsa Aretoa
2022/02/16
EAJ-PNV Laudiok Gardentasunaren eta Herritarren Partaidetzaren aldeko konpromisoa hartu du udal araudi berri bat onartuz
Maite Cortazar: "Gobernu taldeak herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa funtsezko alderdia da Legegintzaldi honetan"
EAJ-PNV buru duen Gobernu-taldeak proposatuta, Laudioko Udalaren Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi berria azken osoko bilkuran onartu zen. Dokumentu honek tokiko gai publikoetan parte-hartze demokratikoa eta gardentasuna sustatzea du helburu, eta, horri esker, herritarrek, banaka edo taldeka, informatzeko eta parte hartzeko moduak, bitartekoak eta prozedurak arautu ahal izango dira, bai eta udal-eskumeneko gai publikoetan zuzenean parte hartzeko dituzten bideak zehaztu eta hobetu ere, udalerriaren hobekuntzan herritarren inplikazioa eta esku-hartzea bultzatuz.
Maite Cortazar Kultura eta Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi jeltzaleak adierazi duenez, "Gobernu Taldeak herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa funtsezkoa da legegintzaldi honetan. Horregatik, pozten gara araudi hau onartu delako, Udalbatza osatzen duten talde politiko guztien lankidetza aktiboarekin".
PARTE HARTZEKO GUNEAK:
- Tokiko Kontseilua
Laudioko Tokiko Kontseilua eztabaidarako eta parte hartzeko organo gorena da, eta udalerriko garapen estrategikoan, ekonomikoan, sozialean, kulturalean eta jasangarrian eragina duten udal-politikaren ildo nagusiak zehazteko informazioa, azterketa, eztabaida eta aholkularitza funtzioak ditu.
Organo horren eginkizun nagusien artean honako hauek daude: udal-zerbitzuen funtzionamenduari edo garatzen dituen politika publikoen eremuko udal-jarduketei buruzko ekimenak, iradokizunak, balorazioak edo proposamenak jasotzea; herritarren eskaerak aztertzea; udalerriaren plangintzari eta kudeaketari buruzko informazioa ematea; udal-kudeaketan auzotarrek zeharka parte har dezaten sustatzea eta praktikatzea; elkartegintza, lankidetza eta koordinazioa sustatzea Herritarren Erakunde desberdinen artean; eta partaidetza-prozesuen araberako aurrekontuak proposatzea.
- Auzoko Batzarrak
Auzoko Batzarrak urtean behin bilduko dira, gutxienez, herritarren parte-hartzea errazteko. Irudi honen bidez, aurreko batzarrean aurkeztutako proposamenen, eskaeren edo iradokizunen inguruan egindako jarduerei buruzko udal-informazio laburtua eskaintzen da, baita auzoarentzat eta udalerriarentzat berarentzat interesgarriak diren gaiei buruzkoa ere. Azken helburua Laudio osatzen duten herriguneetako arazoak konpontzea da, azpiegiturak, ingurunea, trafikoa, segurtasuna, ekipamenduak eta, oro har, auzo eta udalerri osoko zerbitzuak hobetuz.
- Harreman zuzena alderdi politikoekin
Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien eta herritarren arteko harreman zuzena errazteko asmoz, formulario bat prestatuko da udalaren webgunean, herritarrek taldeekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten. Kanal horren bidez egiten diren kontsultak talde bakoitzak adierazten duen helbide elektronikora baino ez dira bidaliko. Halaber, web orrian udaleko talde politikoei buruzko informazio gune bat egongo da, eta bertan, gutxienez, honako eduki hauek izango dira: kideen zerrenda, taldearen edota zinegotzien kontaktua, sare sozialetarako estekak, web orrirako esteka eta/edo iritzi-bloga.
Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi berria www.laudio.eus webgunean ikus daiteke.
Iturria: Hedabide propioak eta Laudioko Udala.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29