Prentsa Aretoa
2022/01/28
Alkatetza jeltzaleak aurrera jarraitzen du Laudioko asfaltatze planarekin
150.000 euroko aurrekontuarekin, aurten Oleta, Atxarte, Kamaraka, Larra-San Bartolome, Zumeltza, Larrazabal eta Arantzar bidearen galtzada hobetuko da
Ander Añibarro akalde jeltzalea buru duen udal laudioarrak bere instalazioak eta espazio publikoak eguneratzen eta doitzen jarraituko du 2022an, udalerriko herritarren bizi-kalitatea eta erabilera-esperientzia hobetzeko helburuarekin. Horrela, aurten hirigintzako hainbat exekuzio egingo dira zortzi kale asfaltatzeko helburuarekin. Esku-hartze horiei esker, errodadura-geruzaren akatsak eta zoladuraren hondoratze puntualak ezabatu ahal izango dira, ibilgailuen zirkulaziorako zoru segurua bermatzeko.
Asfaltatu berriak
Oleta bidea, 5. zenbakiaren izkinatik Oletako ur-biltegirako bidearen bidegurutzeraino; Atxarte, kalearen luzera osoa, 5. zenbakitik 1. zenbakiraino; Kamaraka, kale osoa, Txindoki kalearekin bat egiten duen lekuraino; Larra-San Bartolome, araztegiaren bidegurutzetik San Bartolome auzoaren sarreraraino, 12. zenbakiaren parean.
Gainera, Altuiko (Imitola) bidearen sarrera asfaltatuko da, A-625 errepidearekiko lotunetik Imitola baserriraino, eta Zumeltzan, 3, 4 eta 5 zenbakietarako sarrera, Larrazabal bidetik 5. zenbakiraino. Era berean, Larrazabalgo 9. eta 10. zenbakien arteko zatia ere asfaltatuko da. Azkenik, Arantzarren, Arantzar 1etik garajeetarako sarbidea ematen duen kalearekiko konexioa asfaltatuko da.
Jarduera horiek guztiak burutzeko 149.122,26 euroko udal aurrekontua bideratu da.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29