LAUDIO

Prentsa Aretoa

2019/07/02

LAUDIOKO EAJ-PNV ETA PSE ALDERDIEK AKORDIOA ERDIETSI DUTE UDAL GOBERNUARI EGONKORTASUNA ESKAINTZE ALDERA

• Ostiral honetako, uztailak 5, goizeko 9:00etako osoko bilkuraren ostean, Udaletxeko osoko bilkura aretoan, bi alderdietako ordezkari nagusi diren Ander Añibarro eta Juan Jesús Merchán hedabideen aurrean azalduko dira, etorkizuneko gobernuaren egituraren inguruko zehaztasunak emateko.

rss Ezagutzera eman

Laudion, 2019ko uztailaren 2an. Laudioko EAJ-PNV alderdiak eta PSEk, udal gobernu bat osatzeko oinarriak jarri adostu dituzte. Adostasun honek laudioar Udalari hasi berri den legealdiko datozen lau urteetara begira egonkortasuna eta gobernagarritasuna eskaintzea du helburu.

Gauzak honela, Laudioko jeltzaleek eta sozialistek, Udala osatzen duten 17 zinegotzietatik 9 izango lituzkete, orotara.

Ostiral honetan, uztailak 5, goizeko 9:00etan hasiko den udal osoko bilkuraren ostean, bi alderdi politikoetako ordezkari nagusiak, batetik Laudioko alkate eta EAJ-PNVko zerrenda-buru Ander Añibarro Maestre eta Laudioko PSEko idazkari nagusi eta laudioar Udalean talde sozialistako bozeramaile Juan Jesús Merchán hedabideen aurrean azalduko dira, egonkortasun instituzionala xede duen erdietsitako gobernu akordioaren zehaztasunak eta etorkizuneko gobernuaren egitura azaltzeko, baita laudioarren gizarte eta ekonomia ongizatea irmotuko duten proiektu plan estrategikoak aurrera ateratzeko aukera luzatuko duten ildo nagusiak zehaztu ere.

Emilio Olabarria Bloga