LAUDIO

Prentsa Aretoa

2018/10/15

Memoria plaza urriaren 21era bitartean zabalik

Interesatuek gozagai izango dute Aldaiko plazan

rss Ezagutzera eman
Memoria plaza urriaren 21era bitartean zabalik

ARGAZKIA JAITSI

Herritarren partaidetzarako programa bat da Memoriaren Plaza, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzarekin lankidetza estuan, 2015eko ekaina eta urria bitartean garatuko duena, Memoriaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutua abian jartzearekin batera. Ekimen honen bitartez, herritarren memoriari buruzko testigantzak jaso nahi dira, izan mezu idatzietan jasoak zein telefono mugikorrez grabatuak.

Web-orrian bilduko dira testigantzok, hiru atal hauetan: emozioak, lekukotzak eta proposamenak. Kanpainaren amaieran, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan gordeko dira jasotako ekarpen guztiak .

Denok daukagu memoria eraikitzeko eskubidea, eta denok gaude hori egitera gonbidatuta; izan ere, lan partekatua eta plurala da memoria-eraikitzea, eta herritar oro da memoriaren parte.

Demokratikoki parte hartzeko ariketa bat da, memoria kolektiboa eraikiz egiten dena. Herritarrak gonbidatuta daude haien testigantza ematera, haien ekarpenari esker memoriaren puzzlea osa dadin, demokratikoki eta era partekatuan. Horixe da, hain zuzen, Memoriaren Plaza izeneko ekitaldiaren espiritua.

Emilio Olabarria Bloga