Prentsa Aretoa
2018/01/18
EH BILDU-k ESTOLDERIA ETA ZABOR BILKETA ZERBITZUEGATIKO 2016, 2017 ETA 2018 URTEETAKO TASAK IGORRI GABE DITU ORAINDIK ERE
• EH Bilduk erakutsitako axolagabekeria eta patxada osoak, diru-bilketarako izaera tamalgarriarekin eta aurrekontu gestio ahularekin batera, etorkizuneko diru bilketetan eta zergadunen poltsikoetan eragin zuzena izango du.
Laudion, 2018ko urtarrilak 18. Laudioko EAJ-PNV udal taldeak berriz ere gaur egungo gobernu taldeak mantentzen duen kudeaketa falta kritikatu du. Oraingo honetan, estolderia zerbitzuagatiko edo eta zaborrak biltzeagatiko zerbitzuen inguruko udal tasen igorpena gauzatu ez duelako eta erregularizatu gabe segitzen duelako.
AURREKARIAK
Iragan abenduaren 26an, udal talde jeltzaleak gobernu taldeari erregutu zion, zabor biltzeagatiko eta estolderia zerbitzuagatiko tasen ordainketen behin eta berrizko atzerapenak azaltzeko. Galdera formulatu zuen talde gisa bakarrik ez, baizik eta oposizioko gainontzeko taldeen moduan EH Bilduk eskainitako erantzuna entzutean sortutako kezka are handiagoa izan zen. Izan ere ordainketarik oraindik ere egin ez zela aitortu eta gero, ez baitzuen kobratzea noiz edo nola egingo zen zehaztu. Guzti hori, axolagabekeria eta patxada osoz, jada gaur egungo udal gobernuaren adierazle direlarik.
2016ko bitartekaritza sailaren agiriak berak irregulartasun honi so egiten zion eta testualki horrela zioen: Bestalde, zaborrak biltzeagatiko eta estolderia zerbitzuagatiko 2016ko Padroiak, gutxi gora behera 1.012.469,06.-€ko zenbatekoagatik, ez dira kobratu”
Diru kopuru eskandalagarri honi, 2017koak eragindako beste hainbeste gehitu behar zaio; hortaz zabor bilketa eta estolderia tasengatiko diru sarrerek 2 milioi euro inguruko zuloa izango lukete.
Hiru dira dagoeneko -2016,2017 eta 2018ko azken ekitaldia hau ere- Laudioko Udalak zorrik bildu ez dituzten ekitaldiak. Zergatik? Aipatutako tasen ordainketa epeetan behin eta berriz emandako atzerapena dela eta gobernu taldeak erakutsitako permisibitateagatik.
EH Bilduren diru-biltzaile izaera negargarriaren eta aurrekontu gestio ahularen adibide berri honek, etorkizunean egin beharreko diru bilketen inguruko erabakietan eta zergadunen poltsikoetan eragina izango du, baina batez ere, herritarrek merezi eta behar duten zerbitzuen kalitatean.
Izan ere, igorpenaren erregulazioaren bitartez, udal diru-kutxek diru sarrera nabarmen bat bermatuta izango lukete, oraindik ere egiteke dauden obra garrantzitsuak egin edo errazte aldera, herritarrei behar besteko minik egin gabe.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29