LAUDIO

Prentsa Aretoa

2018/01/17

LAUDIOKO EAJ-PNV-k BAT EGIN DU GABONETAKO HAUR PARKEA LEKUZ ALDA DADIN ESKATZEN DUEN HERRITARREN ESKAERAREKIN

• EH Bilduri, PINa lekuz aldatzeko kasuan bezala, “esperimentuak alde batera utz ditzan” eskatzen dio, izan ere, Aldai plazan hotza eta hezetasuna pairatu duten haur eta gurasoen kexak saiheste aldera

rss Ezagutzera eman
LAUDIOKO EAJ-PNV-k BAT EGIN DU GABONETAKO HAUR PARKEA LEKUZ ALDA DADIN ESKATZEN DUEN HERRITARREN ESKAERAREKIN

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2018ko urtarrilak 17. Haur txikien Laudioko zenbait gurasok, urte honetako urtarrilaren hasieran Change.org plataformaz baliaturik sinadura bilketa bat hasi zuten, egungo gobernu taldeari, Aldai plazan behinik behin kokatutako Eguberrietako Haur Parkea lekuz alda zezaten planteatzeko.

Tokiaren baldintza klimatologiko falta argudiatzen zuten, izan ere euria eta hotza egin zuen egunetan –neguari berari hala dagokiolarik- Gabonetako parkean izan ziren haurrek hotza pasa zutela eta blai gelditu baitziren.

Laudioko EAJ-PNV, gaur bertan, urtarrilak 17, asteazkena egindako Kultura Batzordearen aurrean, erabiltzaileek plazaratutako eskaerarekin bat egingo du eta gobernu taldeari eskatuko dio, haurrentzako parkea lekuz aldatzeko ideia aintzat har dezala.

Hamarkada bat baino gehiago igaro da, alderdi jeltzaleak Granja Lamuza udal kiroldegia hautatu zuela, aisialdirako parkea antolatzeko leku apropos gisa. Eta badirudi, EH Bilduk gauzatutako esperimentu okerren ostean, kiroldegia bera dela eta jarraitzen izaten duela, leku aproposena eta baldintza guztiak betetzen dituenak: estalitako espazioa, behar bezala klimatizatutakoa, umeen beharretara egokitua eta teilatupean jarduera desberdinak antolatu daitezkeen tokia.

570 baino gehiago dira bildutako sinadurak. Hala eta guztiz ere, Laudioko EAJ-PNV-ren ustez, hamar bat nahikoa dira, Eguberrietara begira antolatzen diren ekintza erakargarrienetako honek, beharrezko baldintza eta helburuak bete ditzan, Aldai plazak eragiten dituen hotz eta hezetasun arazoetatik urrun.