LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/10/03

Frankismoaren Biktimen Bulegoak ateak ireki ditu Aiaran

• Arespalditzan izango da urriaren 6a bitartean, diktadura pairatu zutenen eta euren senideen testigantzak biltze aldera

rss Ezagutzera eman
Frankismoaren Biktimen Bulegoak ateak ireki ditu Aiaran

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko urriaren 3an. Frankismoaren Biktimen bulegoak atzo ireki zituen ateak Arespalditzan (Elespide azuoa, 2), dikadura pairatu zutenen eta euren familien testigantza jasotzeko asmoz. Espainiako historia berrienaren garai latzenetarikoak bizi izan zutenen memoria, agiri bat egiteko erabiliko da, errepresio frankistak arabarroi nola eragin zion jakiteko eta azkenik, biktimen izenen zerrenda bat osatzeko.

Proiektua 2018 urte hasieran bukatzea espero da. Bulego hau martxan jartzea eta agiria egitea, EH Bildurekin erdietsitako aurrekontu akordioaren emaitza da.

 Aldundiak, Historia Garaikidearen departamenduko zuzendari Mikel Aizpuruak zuzentzen duen EHUko ikertzaile talde bati eskatutako lana da hau. Frankismoaren biktimen testigantza biltzeaz gain, pertsona hauek eskaini dezaketen dokumentazioa ere jasoko da eta Araban diktaduraren inguruko informazio garrantzitsua duten artxibaoetan burututako ikerketekin osotuko da.

Proiektua, iragan historiko hurbilena berreskuratzeko mugimenduaren testuinguruan kokatzen da, zehatz mehatz, erregimen frankista 1936ko uztailaren 17an hasi eta 19977 urte bitartan. Asmo honen eskutik, Aldundiak, Araban egia berreskuratzeko eta diktadura frankistak eragindako biktimen aintzatesteko asmoa dago.

 

Proiektu honetan parte hartzeko, hurrengo telefono eta emailean aurretiazko hitzordua eska daiteke: 945 18 19 00 /víctimasfranquismo@araba.eus

Emilio Olabarria Bloga