LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/20

Lamuzako parkeko Kasinoak bere liraintasun osoa berreskuratu du

• Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek parte hartu zuen irailaren 19ko inaugurazio ofizialaren ostean, laudioarrek eraikinaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute, urriaren 19ra bitartean antolatutako ate irekien jardunaldien eskutik.

rss Ezagutzera eman
Lamuzako parkeko Kasinoak bere liraintasun osoa berreskuratu du

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 20an. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, diputatu, batzarkide eta zenbait udal ordezkarirekin batera, baita laudioar gizartearen ordezkaritza aberats batekin batera, guztiak ere gure ondare historikoaren altxorrik miresgarrienaren jarraitzaile sutsuak, iragan irailaren 19an, zaharberritu berri den Lamuza parkeko Kasinoa inauguratu zuen. Eraikina Urkixo markesek XX. Mende hasieran eraikitako eraikin berezi honek, bere garai bateko liraintasuna berreskuratu du, foru entitateak milioi bat euro baino gehiago inbertitu ostean.

Bitxi arkitektoniko honen zaharberritze prozesua 2014an hasi zen eta hiru urte iraun duten lanen ostean eta etengabe lan mardularen ostean, eraikinak bere oparotasun eta edertasun guztia berreskuratzen du.

Ate irekien jardunaldiak:

Laudioar guztiak, Lamuzako parkeko Kasinoaren erabateko zaharberritze proiektuaren liraintasun guztiaren lekuko izan daitezen, Arabako foru Aldundiak ate irekiak antolatuko ditu asteko zazpi egunetan, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Bisitariek ikus entzuneko materiala eskura izango dute, eraikinaren eta zaharberritze prozesu osoaren informazioa eskuratze aldera.

Emilio Olabarria Bloga