Next Euskadi

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/13

**AURREKONTU AKORDIOA** ELLAKURIKO APARKALEKUA EGIA BIHURTU DA

• Ellakuriko kirol gunearen alboan aparkaleku falta nabaria zegoela jakinda, EAJ-PNVk aurrekontu sail bat erreserbatzea proposatu zuen, gainazaleko aparkaleku publikoa eraikin zedin.

rss Ezagutzera eman
**AURREKONTU AKORDIOA**  ELLAKURIKO APARKALEKUA EGIA BIHURTU DA

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 13an. Udal egoera ekonomiko korapilatsua askatzeko aurrekontu akordioa lortzeko proiektu garrantzitsua zen hau. Ellakuriko kirol gunearen alboan aparkaleku falta nabaria zegoela jakinda, EAJ-PNVk aurrekontu sail bat erreserbatzea proposatu zuen, gainazaleko aparkaleku publikoa eraikin zedin. Azpiegitura berriak, 350.000 euro inguruko kostua izan zuen.

 

Eraikuntza eta egokitzapen lanak bukatuta, datozen opor garaietan, eta bereziki, gure udalerria handi egiten duten kirol txapelketa handiek, hala nola Laudioko Krossa edo Laudio futbol klubaren sailkapen partidu desberdinetan, Laudiora heltzen diren pertsonek, 91 plazako aparkaleku berria izango dute. Hiru solairu desberdinetan banatuta dago, bertako zoruak duen malda saiheste  aldera. 91 aparkatzeko plazetatik, 74 ibilgailuentzat dira, 3 ezintasunen bat duten pertsonentzat eta gainontzeko 14, karabana eta autokarabanentzat.

 

Zehazki, karabana eta autokarabanentzat atondutako aparkalekuko plaza bakoitzak, konexio elektrikoa, urarentzako hargunea eta ur gris eta beltzak biltzeko gunea izango ditu, beti ere, gure herrian geratzeko aukera hartzen duten erosotasun eta irisgarritasunerako. Lorpen berri bat, konpromiso berri bat egia bihurtuta, talde jeltzaleak egindako ahaleginagatik, eta herritarren eskaerak ezerezean gera ez daitezen.