LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/11

Extremadurako Etxeak bere patroiaren omenezko jaiak ospatu ditu

rss Ezagutzera eman
Extremadurako Etxeak bere patroiaren omenezko jaiak ospatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 11n.  Ikaragarria da autonomia erkidego desberdinetako etxeek urterik urte, belaunaldi desberdinen artean, gogoetak, erroak eta herri bakoitzeko tradizioak eta lurrarenganako grina mantentzearren betetzen duten lana. Irailaren 7tik 9ra bitartean, Extremadurako Etxeak, hango patroiaren omenezko jaiak ospatu zituen eta Laudioko EAJ-PNV, hots, udal taldeko eta Uri Buru Batzarreko delegazio batek hitzorduarekin bat egin zuten. Etxeak, gonbidatu, lagun eta agintarien omenez antolatutako zizka-mizkaz gain, talde jeltzaleak, programatutako zenbait ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuen. Lehiaketa, jolas, kantu flamenkoko emanaldiak, musika edo dantzaz gain, jeltzaleak, Kamaraka kalearen inguruetan bertan bildutako pertsonentzako antolatutako herri kirol erakustaldiaz gozatu zuten. Eskerrik asko eta zorionak, urterik urte, tradizio hau mantentze aldera lan egiten duten gizon-emakume guztiei.

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga