LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/08

EAJ-PNVk diru laguntzen izapideak malguagoak izan daitezela lortu du

• Talde jeltzaleak, iragan abuztuan, EH Bilduren botoekin batera, Diru laguntzen Plan Estrategikoaren aldatzea bertan behera geldi ez zedin lortu zuen. Honela, Gurutze Gorria bezalako entitateek, “Aprender Trabajando” programa, hots, gizarteratze eta lan merkaturatzeko programa martxan jartzeko beharrezkoa den laguntza ekonomikoaren ko-finantzazioa lortu dute.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk diru laguntzen izapideak malguagoak izan daitezela lortu du

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 7an. Laudioko EAJ-PNV, abuztuaren 28an egindako ohiko udalbatzan, EH Bilduko kideen botoekin batera, Diru laguntzen Plan Estrategikoa aldatzea eta era berean, laudioar udalari dagokion, Arabako Gurutze Gorriaren “Aprender trabajando” gizarteratze programa diruz laguntzea lortu zuen.

 

Gertakarien kronologia

Aurtengo ekainaren 23an, Udal Gobernu Batzordeak,  Arabako Gurutze Gorriari

urteko 4.132,49 euroko diru laguntzaren ko-finantzazioa adostu zuen, formakuntza eta gizarteratze eta lan merkaturatze programa bat eusteko asmoz.


Diru laguntza honen ordainketa eskudirutan egin ahal izateko, beharrezkoa zen, Udal Bitartekaritzak exijitzen duen bezala, aurrekontu aldaketa eta aurrekontuaren gehikuntza bera, 2014/2018ko Diru laguntzen Plan Estrategikoan agertu behar zirela.

 

Uztailaren 6an, Gizarte Gaietarako batzordea egiteko adostutako egun batzuk lehenago, talde jeltzaleko kideek, talde sozialistako batek eta EH Bildukoek, plana aldatzeko erabakia hartu zuten.

 

Hala eta guztiz ere, erabakiak Omniaren haserrea eragiten du, batzordea adostutako egunean ez egiteagatik. Baina amorrualdiak ez du esperotako eraginik sortzen, izan ere uztailaren 6ko batzordean gaia formalki eta juridikoki diktaminatuta gelditu zela argi gelditzen baita.

 

Hain handia da Omniak erakutsitako ezinegona, ezen uztaileko ohiko udalbatzan berriz bere eskaera taularatzen duen, onarpena beste hilabete batez erroturik geldi dadin lortuz. Orduantxe udal langileak interferitu eta gaia diktaminatuta gelditu zela, eta hortaz, etenaldirako tarterik ez dagoela adierazten dute.  

 

Omniaren seta geldiezina da eta abuztuko udalbatzan, talde politikoak, aldaketa gibeleratzeko eskaera aurkezten du berriz ere. Hilabete bat gehiago, bi hilabeteko geldialdia, uztailaren hasieran konpon zitekeen gatazka bat errotuz.

 

Une honetan bertan, talde jeltzalea agertu eta, EH Bilduren botoekin batera, gaia desblokeatzea lortu eta Diru laguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko eskaera mahai gainean uzteko asmoari uko egitea lortu zuen. Modu berean, Arabako Gurutze Gorriak, adostutako laguntza osoa jaso dezake erabaki honi esker.

 

 

 

Malguagoa eta hurbilagoa den instituzio baten alde

 

Laudioko EAJ-PNVrentzat, Udala malguagoa izan behar du, udal eginbeharrak ez oztopatzeko asmoz, eta era berean, pertsona fisiko edo entitateei eragin ez diezaieten. Hurbilagoa, arinagoa, malguagoa eta gardenagoa den administrazio bat, ordezkatzen duen gizartearen hobe-beharrez lan egiten duena. 

Posta bidezko botoa
Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga