LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/07

BANDALISMOA BERRIKI ERABERRITUTAKO LAMUZAKO PARKEKO INGURUETAN AGERTU DA

rss Ezagutzera eman
BANDALISMOA BERRIKI ERABERRITUTAKO LAMUZAKO PARKEKO INGURUETAN AGERTU DA

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 6an. Laudiorrak, kolektibo, elkarte eta instituzio desberdinek (besteak beste Udala eta Arabako foru Aldundia) indarrak batu zituzten Lamuzako parkea berreskuratzeko, altxor patrimonial eta erreferentziazko toki kultural bat berpizte aldera. Ortuzainaren Etxearen eraberritzeari, beste toki batzuen zaharberritzeak gehitu zitzaizkion, hala nola, urmaelaren eta Kasinoarenak. Ahalegin hau, pausuz pausu, balio neurrigabea duen ondarea eskuratzen ari da Laudio, herritarrek leku horren erabileraz bakarrik gainditu daitekeena; azpiegitura historiko paregabe bat lortuz.

Iragan diren San Rokeren omenezko jaiek iraun bitartean, bandalismoa berriz ere gurera hurbildu zen eta bereak eta bi egin zituen Lamuzako parkeko urmaelaren eta Kasinoaren inguruak zapuztu zituen. Inguruko higiezinak apurtu ziren, besteak beste, argi kutxa matxuratuta agertu zen, farolak aterata eta urmaelera botata, …

Laudioko EAJ-PNVk guztionak diren ondasunak atsegin ez dituzten pertsona horiei, gure ondare kulturala borrokarako txoko bihurtzen duten horiei, asmo hori arbuiatu eta gehien miresten dugun ondasunetako bat zaintzeko proiektuarekin bat egin dezaten. Honela, oraintxu eraberritu den Lamuza parkeko eraberritutako txoko berriak harrotasunez defenda ditzagun.

Emilio Olabarria Bloga