LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/07/22

EUSKO JAURLARITZAKO DELEGAZIO BATEK ERMUALDE BISITATU DU, INGURUKO ZOKOAK EZAGUTZEKO ASMOZ

• Sailak, bertan lan egiten jarraitzeko aukera luzatuko duen finantzazioa berritzeko helburua agertu du.

rss Ezagutzera eman
EUSKO JAURLARITZAKO DELEGAZIO BATEK ERMUALDE BISITATU DU, INGURUKO ZOKOAK EZAGUTZEKO ASMOZ

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko uztailaren 22an. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Política saileko delegazio batek, Bingen Zupiria sailburua buru zuela Ermualde bisitatu zuen atzo. Bisitaldiaren xedea ez zen Eraikitako Ondarearen Ikerkuntza Taldeak Ermuko Andre Maria elizan egindako indusketa lanen nondik norakoak ezagutzea bakarrik izan. Bisitaldiak gainera, inguruak duen kultur, ondare-, paisaia, -historiko eta turistiko potentziala zuzenean ziurtatzea izan zuen helburu.

Indusketen arkeologo zuzendari Sergio Escribanok eta laudioar ikertzaile Felix Muguruzak Ermualdek ezkutatzen dituen isilpeko kontu eta istorioak azaldu zizkieten, baita Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-ren eta Laudioko Udalaren laguntzaz finantzatutako indusketen garrantzitsua azpimarratu ere. Izan ere indusketak funtsezkoak dira, Ermuko Andre Mariaren elizaren zoru azpian  ezkutatzen diren sekretuak argitara atera eta gure arbasoen ohiturak ezagutzen laguntzeko.

Ermualdera gerturatzen direnek ere bertako sekretu eta garai bateko ohiturak ezagutu ditzaten aukera paregabea izango dute abuztuaren 3ra bitartean antolatzen diren bisita gidatuetan parte hartuta. Bisitak asteartero, ostegunero eta larunbatero egingo dira, hurrengo esteka honetan zehazten diren orduetan: http://ermualde.blogspot.com.es/p/calendario.html

Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari eta Laudioko Udaleko zinegotzi jeltzale Ander Añibarro batu zitzaion bisitaldia funtsezkoa izan da, Eusko Jaurlaritzak, zehazki Kultura eta Hizkuntza Polítika sailak, Aiarako eskualdeko ondare-, kultura eta multzo historiko garrantzitsuenetako hau bultzatzen jarraitzeko asmoa. Gauzak honela, atzoko bisitan, sailak, aztarnategiaren sekretuak argitara ateratzen jarraitzeko finantzazioa berritzeko asmoa agertu du, Ermualde, puntu arkeologiko eta ondare gunearen potentzial turistiko eta kulturala indarberritze aldera. 

Emilio Olabarria Bloga