Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/07/14

LAUDIOKO MERKARITZA GUNEAREN ITXURA HOBETZEN LAGUNDUKO LUKEEN ENPLEGU PLAN BERRI BAT MARTXAN JARTZEKO BEHARRA AZPIMARRATU DU EAJ-PNV-K

- Merkatari eta ostalari elkarteak berehalako itxura aldatze bat eta konponketak behar dituzten eta egoera txarrean dauden txokoak biltzen dituen dokumentu bat egin zuen.

rss Ezagutzera eman
LAUDIOKO MERKARITZA GUNEAREN ITXURA HOBETZEN LAGUNDUKO LUKEEN ENPLEGU PLAN BERRI BAT MARTXAN JARTZEKO BEHARRA AZPIMARRATU DU EAJ-PNV-K

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko uztailaren 14an. Laudioko EAJ-PNV udal taldeak, udalerriko biztanleria aktiboaren zati handi baten, batez ere gehien bazterturiko sektoreen (gazteria eta 45 urte baino gehiagoko gizon emakumeen) enpleguratze beharrak aseko dituen lan programa bat martxan jartzeko beharrari eutsi gura dio.

 

Talde jeltzaleak, lan programa bat martxan jartzeko lehen aurrekontu emendakina aurkeztu zuenetik ia bi urte igaro direnean, kontratazio mahaiak Nerbioi ibaia eta bere bazterrak garbitzeko proiektua martxan jarri du, baina ez da nahikoa eta jeltzaleak berriz, lanpostu gehiago sortzen ahalegindu dira.

 

Laudioko ostalari eta merkatarien eskaerari bati so eginda, EAJ-PNV udal taldeak, udal baliabide propioak izango lituzkeen lan programa bat martxan jartzeko proposamena egiten du, beti ere, herrigunea hobetu, eraberritu eta egokitze aldera. Langabezian dauden pertsonei lana eskaintzeaz gain, hiri-altzariak hobetzen lagundu, eta herrigunearen itxura (Zumalakarregi, Ezka, Alberto Acero, Nerbioi, Herriko Plaza, Karmengo Ama, Araba, Batzalarrin, Baias, etab.) hobetzen lagunduko lukeen programa bat, alegia. Horretarako, merkataritza guneko hesiak espaloiak, pertsianak, fatxadak eta hiri-altzariak egokituz.

 

Apill, Laudioko merkataritza elkarteak, herrigunean aldaketa bat behar duen hiri-altzariak eta konpondu beharreko txokoak zehazten dituen dokumentu bat du. (IKUSI ERANTSITAKO DOKUMENTUA)

 

Agiri hori abiapuntu izanda, talde jeltzaleak, enpleguratze programa bat martxan jartzea beharrezkotzat jotzen du, estetikoki narriatutako zonaldeei itxura berri bat eman eta herriko merkataritza jarduera berraktibatzeko aukera luzatuko duen programa erakargarri bat, alegia.

 

Laudioren aldeko apustua duen aurrekaririk bada: zebrabideetako irisgarritasuna hobetzeko, espaloiak beheratzeko, herrigunean motzondoak kentzeko eta zulo arriskutsuak tapatzeko martxan jarritako lan programa.

 

Talde jeltzaleak, era bikoitzean Laudioren mesederako programen alde egiten jarraituko du: alde batetik, langabezian dauden pertsonei lana ematea (batik bat gazteriaren eta epe luzeko langabetuen alde eginez), eta bestetik, Laudioren itxura hobetzen lagunduko duten proiektuak sustatzea. Gaur egun arte, zenbait galdera aurkeztu ditu ildo honi jarraituz, bai osoko bilkuran, bai Garapen Agentziaren batzordean, guztia ere, ahalik eta arinen, lan programa berri hau martxan jartzeko.