Prentsa Aretoa
2017/07/12
EUSKO JAURLARITZAK ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAK HERRIALDEAN ZENBAIT AZPIEGITURA HIDRAULIKO EGIKARITZEKO AKORDIOA ITXI DUTE
- Amurrio, Aiara, Laudio eta Artziniega, akordio honen Aiara Eskualdeko udalerri onuradunak dira.
Aiaran, 2017ko uztailaren 12an. Uren egoera ekologikoa hobetzea eta horniketa eta saneamendu zerbitzuen kalitatea bermatzea, horretarako, beharrezkoak diren obra hidraulikoak egikarituta, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak erdietsitako akordio berriaren helburua da.
Bi instituzioek honela, 10 urteren buruan, hau da 2017an hasi eta 2027 urtera bitartean, zenbait azpiegitura hidrauliko finantzatu –Eusko Jaurlaritzak 50 milioi eurorekin eta Aldundiak beste 24rekin- eta egikaritzeko konpromisoa hartzen dute. Jarduketa horiek honako hauek dira:
- Baia Garaiko eta Amurrioko horniketa hobetzea.
- Hondakin-uren araztegiak (EDAR delakoak) Oionen, Agurainen eta Moredan.
- Nerbioi Garaiko uren saneamendurako EDAR-ak eraikitzeko zorua eskuratzea.
- Lagrán, Manzanos eta Gopegi-Ondategiko saneamendua.
- Legutio, Artziniega eta Alegriako saneamendua eta arazketa.
- Iruñea-Oka eta Gaubeako hodi-biltzaileak
Proiektu guztiak egikaritzeko, bi instituzioek bi egikaritze-epe markatu dituzte: 2017 eta 2021 urteen bitartean, hau da, datozen lau urteetan, Arabako foru Aldundiak zenbait jarduketa gauzatuko ditu Herrialdean, beti ere afekzio nabarmenak konpondu eta berme guztiak eskaintzen dituen zerbitzu bat eskaintze aldera. Horien artean, Aiara Eskualderako planteatutako egikaritze nabarmenena, Amurrion, Irak tratatzeko zentroan existitzen diren ur-bilketarako bi konexio tarte berri.
Denbora tarte berean, eusko Jaurlaritzak Uraren Euskal Agentziaren eskutik, beste ekintza batzuk burutuko ditu, horien artean, Nerbioi Garaiko saneamendurako zorua eskuratzea, hau da, lurzorua eskuratuko du, bai Aiaran (Markijanan), Amurrion baita Laudion ere, eskualderako aurreikusitako bi araztegiak eta ur-biltzaileak eraikitzeko asmoz.
Azpiegitura hidraulikoak egikaritzeko akordio markoan aurreikusitako bigarren fasean, 2022-2027, Artziniega, herri onuradunetako bat izango da, izan ere bertan gauzatuko baita, hondakin-uren saneamenduaren eta araztearen hobetzea.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29