Prentsa Aretoa
2017/07/11
*EAJ-PNV AURREKONTU AKORDIOA* ELLAKURIKO SOROPILA ALDATZEKO LANAK HASI DIRA DAGOENEKO
• Udan zehar egingo diren lanak atzo bertan hasi ziren, zelaia erabiltzen duten klubak oporretan direla aprobetxatuta.
Laudion, 2017ko uztailaren 11n. Udal talde jeltzaleak lortutako aurrekontu akordioa egia bihurtzen ari da eta Laudioko EAJ-PNV-k behin eta berriz herritarrekin hartutako konpromisoak egia bihur daitezen azaldutako ahaleginak bere lehen fruituak ematen ari da.
Atzo bertan, Ellakuriko futbol zelaiko soropil naturala, belar artifizialeko zelai batengatik ordezkatzeko lanak hasi ziren. Kirol instalakuntza hauek erabiltzen dituzten klubek atseden unea bizi dute udan eta horrexegatik orain, uda partean gauzatuko dira 393.318,62 euroko kostua duten lanak.
Zelaiaren gainean hiru xafla instalatuko dira:
- Lehena, polietilenozko xafla iragazgaitua, ura drainatzeko gai dena.
- Bigarrena, kautxu termoplastikodun aglomeratu elastiko aurrefabrikatua, ekologikoa eta usaingabea.
- Hirugarrena, soropil artifiziala bera
Soropila aldatuko dela aprobetxatuta, hiru aldagela berri egokituko dira Ellakuriko tabernaren inguruetan, horietako bat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako egokitutakoa.
Laudioko jeltzaleen ahaleginari esker, konpromiso berri batek argia ikusi du.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29