Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/07/11

EAJ-PNV pozik, udal gobernua behingoagatik, orain dela bi urte planteatutako Nerbioi ibaia garbitzeko plana martxan jarriko duelako

• Laudioar jeltzaleak artega mantenduko dira herritarren interesak, batik bat sektore ahulenenak defendatze aldera.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV pozik, udal gobernua behingoagatik, orain dela bi urte planteatutako Nerbioi ibaia garbitzeko plana martxan jarriko duelako

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko uztailaren 11n. Laudioko EAJ-PNV-k pozik hartu du, EH Bilduk, hiritarrek plazaratu eta talde jeltzaleak jakinarazi zizkion erreguak entzun izana eta, Nerbioi ibaiaren Laudiotik igarotzen den tartea garbitzeko programa behingoaz martxan jar dezala.

 

Bi urte igaro dira jada, EAJ-PNV udal taldeak helburu bikoitza duen proiektuaren inguruan pausuak ematen hasi behar zirela: batetik, bost langabeturi lana eskaintzeko xedea, eta bestetik, ibaiaren hobetzea eta garbiketa. Sei hilabete iraungo dituen programa, 21 pertsonei lan-irtenbidea eskaini dieten enpleguratzerako beste proiektuei gehitu zaie: Ibaia garbitzeko berehalako planari, nekazal eta herriguneko zoladura hobetu eta mantentzeko plana, zuhaitzak aldatzekoa eta Arraño aldean (Larra eta Goienurin), zaborra kendu eta bertako espeziak babesteko –espezie inbaditzaileak kenduta- planak gehitu behar zaizkio.

 

Jeltzaleak motibaturik sentitzen dira enpleguaren arloan egindako lan eskergagatik; izan ere EH Bildu bera ere, bere egiten baititu ekimen jeltzaleak eta propioak balira “saltzen ditu”. Nerbioi ibaiaren garbiketa martxan jartzearekin agertutako jarrera, Udaletxean planteatutako beste hainbeste ekimenetan ere ager dadila espero dute, gobernu taldeak azaldutako ekintza faltaren aurrean, Laudioko lan, giza eta kultur bizitza berraktibatze aldera.

 

Horregatik, Laudioko jeltzaleak artega mantenduko dira, ibaia garbitzeko plana behar bezala garatu dadin, eta ea berean, herritarren interesak babestearren lanean jarraituko du, batez ere herritarren sektore ahulenak, gazteak edo 45 urte baino gehiago dituzten epe luzeko langabetuak aintzat hartuta. Eta gaineratzen dute: “eremu-azterketa egiten jarraituko dugu, herritarren beharrei so egiten jarraituko dugu, Laudio berraktibatzen lagunduko duten proiektuak planteatzen jarraituko dugu. Ez zaigu beste batzuek, guk planteatutako ekimenengatik, irabazle moduan agertzea, beti ere, herritarrek euren beharrak asebetetzen dituzten eta bizirik eta aktibo dagoen herri bateko kide sentitzen diren bitartean.”