Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/07/06

ERMUKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIAK GORDETAKO ZIRRIKITUAK EZAGUTZEKO AUKERA

• UPV/EHUko Eraikitako Ondarearen Ikerkuntza Taldeak tenpluan egiten ari dituen indusketa lanetarako bisita gidatuak, asteartero, ostegunero eta larunbatero egingo dira eta nahikoa izango da 619 753 302 deitzearekin, zita bat erreserbatzeko.

rss Ezagutzera eman
ERMUKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIAK GORDETAKO ZIRRIKITUAK EZAGUTZEKO AUKERA

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko uztailaren 6an. Iragan uztailaren 3an hasi eta abuztuaren 3ra bitartean, laudioarrek, natura maite dutenek, ondare historiko eta arkitektonikoa eta kultura zentzu zabalenean maite dutenek aukera paregabea izango dute, Ermuko Andre Mariaren santutegian egiten ari diren indusketak jarraitzeko bisita gidatuetan parte hartzeko.

 

Gure inguruko altxor arkitektoniko baliotsuenen indusketek azaltzen duten mundu liluragarrian murgildu nahi duten pertsonek, nahikoa izango dute 619 753 302 telefonora deitzearekin, eta bertan, Sergio Escribanok zuzendutako UPV/EHUko Eraikitako Ondarearen Ikerkuntza Taldeak egindako indusketen eskutik agertutako nondik norakoak ezagutzeko, aukeratutako eguna eta ordua zehaztearekin.

 

Bisitak (euskaraz edo gaztelaniaz) asteartero, ostegunero edo larunbatero egin daitezke, hurrengo ordutegi hauetan:

 

  • Astearteak: 9:30-13:30
  • Ostegunak: 15:30-19:30
  • Larunbatak: 9:30-13:30 y 15:30-19:30

 

Hirugarren edizio honetako Ermualderako bisita gidatuak, aukera paregabea dira, Santa Luzian kokatutako Ermuko Amaren santutegia, tenplu zaharrago baten gainean eraikin zela ezagutzeko. Tenplu zaharrago baten zimenduak azalduko dituen esku-hartze arkeologiko baten lekuko izan eta bertako historiaren bide berriak irekitzeko aukera izateak, dei eta erreserba bat egitea behintzat merezi du!