LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/06/20

EAJ-PNV-k informaziorik ez eskaintzea eta errespetu falta erakustea leporatu dio EH Bildu-ri

- Horrez gain, Alkate ordeak, talde jeltzalearen lana gutxietsi du, bere ordezkariei errespetuz ez tratatzean eta modu txarrez, egindako lana larderiatuz, udal ordezkari gisa duen zilegitasuna galduta eta euren ekintza faltak sortutako kritikek min egiten diotela erakutsiz; min handia. Zerbaitegatik izango da…

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k informaziorik ez eskaintzea eta errespetu falta erakustea leporatu dio EH Bildu-ri

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko ekainaren 20an. Ordezkari jeltzaleak buru belarri lanean aritzen dira, milaka herritarren ordezkari politiko gisa, Laudioko EAJ-PNV udal taldeari eskainitako konfiantza handi egiten. Bilerak, batzordeak eta osoko bilkura aurreko sesioak, talde jeltzaleak, herriarengatik jasotako kexak planteatzen dituzten foroetako batzuk soilik dira, beti ere helburu bakarra lortze aldera: herriarenganako konpromisoa bere horretan jarrai dezan, kalitatezko Laudio baten mesedetan, herri handi eta indartsu batek eskatzen duenari so eginda; Laudio arrotzeko moduko eredu bihur dadin.

 

Astero, EAJ-PNVko ordezkariek, Laudiok dituzten arazo andana konpontzen laguntzeko galderak luzatzen dizkio gobernu taldeari. Baina dirudienez, exijentzia lan mardul horrek gobernu taldeari molestatzen diola.

 

Esaterako, iragan ekainaren 9an, orain dela 10 egun baino gehiago egindako eskaera eta galdera sesioan planteatutako azken galderak. Galdera horiek honako gaien ingurukoak ziren:

 

 

-          Laudioko EAJ-PNVk, nekazal eremuetan saneamendu sarea hobetzeko asmoz, aurrekontuetako emendakin baten egikaritze egoerari buruzko agiri edo memoria.

 

-          2017 urteko nekazal guneen Asfaltatze Planari buruzko informazioa.

 

-          Basoberritzearen alorrean egiten ari diren jarduerei buruzko informazioa.

 

-          Nekazal bideen inbentarioaren erakusketa publikoaren izapideari buruzko informazioa.

 

 

Baina hamaikagarrenez, mutu ageri dira: edo oraindik ere txarrago: Gobernu taldeak erakutsitako etengabeko informazio faltari, errespetu falta, ageriko mehatxuak eta alkate ordearen eskutiko oihuak gehitu zaizkio. Besteen lana erdeinatu eta ordezkari jeltzaleei errieta egin die, euren konpromiso eta ahalegina gutxietsita.

 

Azken hau, errespetu falta alegia, gauza bakarraren adierazle da: EH Bildu deseroso dabil, behin eta berriz, jeltzaleen lan eskergak agerian uzten duenean bere ekintza falta eta herritarrekiko erantzukizun falta…deseroso, muturtuta, zeharo… eta egunetik egunera are nabariagoa da.

 

EAJ-PNV-k ez du inolako errespetu faltarik onartuko. Ordezkaritza politikoa gauza garrantzitsua da, ahalegin, entzute eta inplikazio aktiboa exijitzen duen erantzukizuna, baina beti errespetuan oinarrituta.

 

Laudioko EAJ-PNV-k ahaleginak eta bi egiten jarraituko du. Laudiorekiko bere konpromisoa argia da eta inork ez du inoiz Laudio hobeago eta handi baten alde lanean jarraitzeko grina itzaliko.

Emilio Olabarria Bloga