LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/06/13

EH Bilduren ekintza faltak, estolderia konpontzeko foru laguntzari ihes egiten utzi dio, Laudiok saneamenduaren inguruko ordenantzarik ez izateagatik

• Legealdi oso bat eta erdi igaro denean, EH Bildu ez da gai izan, ordenantza bat erredaktatzeko, jakinda gainera, Arabako foru Aldundiak, ordenantza horren eredu bat eskaintzen duela bere web orrialdean eta nahikoa litzatekeela hutsuneak betetzea, ordenantza eredu bat eskura izan ahal izateko.

rss Ezagutzera eman
EH Bilduren ekintza faltak, estolderia konpontzeko foru laguntzari ihes egiten utzi dio, Laudiok saneamenduaren inguruko ordenantzarik ez izateagatik

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko ekainaren 13an. Eh Bilduk zuzendutako gobernuaren axolagabetasun eta ekintza faltaren adibide berri bat. Saneamenduaren inguruko ordenantza bat ez izateak, udalerriko saneamendu sarea egokitu, konpondu eta modernizatzeko aukera ematen zuen foru laguntza eskatzeko aukera gabe utzi du Laudio. Saneamendu sareko zenbait zatitan, gainera, sarea ez da existitzen edo eta bere egoera ezin txarragoa da.

 

Sei urte dira, legealdi oso bat eta erdia, EH Bilduk ordenantza berri bat erredaktatzeko izan duen denbora; Arabako foru Aldunddiak gainera, ordenantza horren eredua eskaintzen du, entitate lokalen atalean, eta horri so eginda, nahikoa litzateke zuriz agertzen diren hutsuneak bete, ordenantza eredu bat eskura izan ahal izateko.

 

Hain da gauza xumea, ezen EH Bilduk, berriz ere laudioarren kalterako axola gutxi agertu duela eta laudioarrek jada ezagunak ditugun eta egoera txarrean dagoen saneamendu sare baten ondorioz sortutako usain txarrak sortzen ziren egoerak saihestuko lukeen irtenbideari lepra eman diola.. Ezaguna da, ekaitz egunetan edo bero larregi egiten zuen garaietan, Batzalarrin kalean (garai bateko Pio XII kalean) pairatu behar ziren usain txarrak.

 

 

Laudioko EAJ-PNV-k udal gobernuari eskatzen dio, behingoagatik, denbora gehiago galdu ez dezala, lanean has dadila eta euskarri gisa, Aldundiak eskaintzen duen eredua hartuta, beharrezkoa egin dezala bere axolagabetasuna alde batera utzi, eta kasu honetan zehazki, lehen pausuak eman ditzala, saneamenduaren inguruko ordenantza bat erredakta dezatenerako; eta jarraian, laudioarrek, moderno operatibo, egoki eta arazo gehiago eragingo ez duen saneamendu sare bat izateko, foru laguntza eska dezala.