Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/05/24

Udal talde jeltzaleak, aurtengo jai, kirol eta kultur dirulaguntzen deialdia noiz argitaratuko den jakitea eskatu du

• Kultura, kirol eta jai esparruan diharduten talde eta elkarte desberdinak laguntza horiek eskura ditzatenerako “izapidea bizkortzea ezinbestekoa da” diote, aurrekoetan gertatu izan den bezala, antolatzen dituzten ekitaldi eta ekintza desberdinekin zer gertatuko den jakin gabe geratu behar gabe.

rss Ezagutzera eman
Udal talde jeltzaleak, aurtengo jai, kirol eta kultur dirulaguntzen deialdia noiz argitaratuko den jakitea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko maiatzaren 24an. Jai, Kirol eta kultur diru laguntzetarako deialdia ezinbestekoa da, gure udalerriko kultur, jai eta kirol sarea bizkortzen laguntzen duten elkarte eta taldeek, ekonomikoki antolatzen dituzten hitzordu, zita eta ekitaldi desberdinen kargu hartu dezaten. Horietako talde asko, euren egutegia aurrera ateratzeko, laguntza hauen menpe dira neurri handi batean.

 

Hori dela eta, udal talde jeltzaleak Gobernu Taldeari 2017 ekitaldi honetako diru laguntzetarako deialdia noiz argitaratuko den galdetu dio.

 

Prozesua arina eta deialdia lehenbailehen egin dadila nahitaezkoa da, dirulaguntza hauetara jotzen duten talde askok, programatzen dituzten ekintzak aurrera atera ahal izateko, euren poltsikotik dirurik gastatu ez dezaten –aurreko ekitaldietan gertatu izan den bezala- eta gogoan izan dezagun, neurri handi batean, ekintza horiek Laudioren kultur, kirol eta jai izaera bultzatzera laguntzen dute eta.

 

Era berean, datozen urteetako deialdia urteko lehen hiruhilabetean egin dadila beharrezkoa dela gogoratzen du, elkarteek euren eskaerak egin eta udal diru laguntzak eskuratzeko aukerarik izango dutenentz jakiteko.