Prentsa Aretoa
2017/05/23
Santa Luziaren omenezko erromeria zain dugu
- Laudioarrek gehien maite duten erromeria batez ari gara. Izaera herrikoia duen erromeria da hau, naturarekiko pasioa, gehien maite dugun eta gure herriaren ikur den monumentu historiko batenganako maitasuna eta inguru paregabe bat uztartzen dituena. Guztiok gozatzeko moduko paraje liluragarri batean kokatutako erromeria da hau: izan ere, zailtasun gehien duten pertsonak bertaratu eta Santa Luziaz goza dezatenerako, autobus zerbitzua eskainiko baita, Santa Luziara igo eta jaisteko.
Laudion, 2017ko maiatzaren 23a. Laudioarrek gehien maite duten erromeria batez ari gara. Izaera herrikoia duen erromeria da hau, naturarekiko pasioa, gehien maite dugun eta gure herriaren ikur den monumentu historiko batenganako maitasuna eta inguru paregabe bat uztartzen dituena. Guztiok gozatzeko moduko paraje liluragarri batean kokatutako erromeria da hau: izan ere, zailtasun gehien duten pertsonak bertaratu eta Santa Luziaz goza dezatenerako, autobus zerbitzua eskainiko baita, Santa Luziara igo eta jaisteko.
Gozatzen hasteko gogoak bakarrik falta dira, horrela bakarrik laudioar egutegiko egun gogoangarrienetako bat handia egitearren gure interesari hauspoa ematen jarraituko baitugu: Jarrai dezagun bada ahalegin guztiak egiten!
Ostirala 26
18:00etan: Kalejira “Euskal Mitologia” buruhandiekin Laudioko herriko plazatik hasita.
19:00etan: Umeentzako Diskodantza eta Txokolate jana.
20:00etan: Dantza plaza eta amaieran parrilada herrikoia.
Larunbata 27
10:00etan: “Kilometro bertikala” lasterketa, Ugarteko plazatik Ermuko larrainera arte.
10:30ak eta 12:00etan: bisita gidatuak Ermuko larrainean.
Igandea 28
Goizean zehar, Erromeria Ermuko larrainean.
11:30etan: Meza Santua.
Astelehena 29
Goizean zehar, Erromeria Ermuko larrainean eta umeentzako jokoak “Kalakarekin”
11:30etan: Meza Santua.
12:00etan: Euskal dantzak Itxarkundia dantza taldearekin.
16:00etan: Umeentzako ikuskizuna.
**Autobus zerbitzua, Santa Luzia jaia dela eta:
Igandea eta astelehenea, hilak 28 eta 29
- Igotzeko zerbitzua de 9:00etatik 10:15etara
- Jaitsierak 13:00etatik 14:30etara
Autobusa institutuaren aurrean, kuartelaren alboan hartu beharko da eta jendea San Antonion utziko du. Laudiora itzuli nahi dutenek San Antonion hartu beharko dute autobusa. Autobus zerbitzua ez da larrainera arte helduko.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29