Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/05/18

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusi Jonan Fernandezek bakegintza eta bizikidetzaren inguruko azken pausuak hurbilduko ditu Laudiora hilaren 25ean

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusi Jonan Fernandezek bakegintza eta bizikidetzaren inguruko azken pausuak hurbilduko ditu Laudiora hilaren 25ean

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko maiatzaren 18an. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusi Jonan Fernándezek Laudio bisitatuko du datorren ostegunean, maiatzak 25, bakegintza eta bizikidetzari buruzko hitzaldia eskaintzeko.

Laudioaldeko, garai bateko lan heziketako udal ikastetxeko areto nagusian, arratsaldeko 18:30etatik aurrera egingo den hitzorduak sarrera libre eta doakoa izango du. Bertan Eusko Jaurlaritzako Idazkariak bizikidetza eta bakegintzaren inguruan emandako azken pausuak ezagutzera emango ditu, hala nola eraso polizialen biktimen legea edo ETAren armagabetzeak euskal gizartearengan eragindako lehen ondorioak.