Prentsa Aretoa
2017/05/10
Laudioko EAJ-PNVk herrigunetik igarotzen den bidegorrien egokitzapena planteatzen du
• Denbora tarte labur batez, bere egoera tamalgarria saihestuko lukeen adabakiak jartzen hasi baino lehen, jeltzaleek beste alternatiba batzuk aztertzea proposatzen du, esaterako, bidegorri sarea egokitzea, Nerbioiko parke linealarekin lotuz.
Laudion, 2017ko maiatzaren 10ean. Udal talde jeltzaleak, Laudiotik igarotzen den bidegorrien egokitzapena planteatzen duen azterlana egin dadila proposatu du, txirrindulari, patinatzaile, skater- eta oinezkoen bizikidetza egokia bermatze aldera.
Herrigunetik igarotzen den bidegorriaren tarteak eztabaida eragiten jarraitzen du. Makina bat dira, oinezkoek txirrindulari, patinatzaile edo skater-ekin topatzean sortzen diren buruhausteak, batez ere oinezkoentzako pasabideak eta bidegorriak bat egiten duten espaloietan.
Zehazki, udaletxearen atzeko aldetik igarotzen den zatian, bidegorriak, oinezkoentzako erreserbatutako espaloi zati handiago bat okupatzen du, eta horrenbestez, bidegorria hartzea beste irtenbiderik ez dago. Eta Zumalakarregiko bideari segituta, Landaluzeko bidegurutzeruntz, terraza eta mahaitxoentzat erreserbatutako espazioak eta bidegorria berak, oinezkoentzako espazio gutxiagotzen dute.
Aipatutako bidegorriaren egoera penagarriari gehituta, eta behin behineko konponketak burutu eta gaia bere horretan utzita, buruhauste berriak eragin baino lehen, Laudioko EAJ-PNV-k bere udal taldearekin eskutik, Laudiotik igarotzen den bidegorri sarea egokitzeko plan bat gauzatu dadin eskatuko du.
Patinatzaile, txirrindulari eta skater-en eta oinezkoen arteko bizikidetza ahalbidetu eta Nerbioiko parke linealarekin lotuko den bidegorri sare bat proiektatzeak, sare egokiago, osasuntsuago eta iraunkorrago bat eskainiko lioke gure udalerriari. Halaber, herriguneak, udalerriari bizitza eskaintzen dioten denda eta ostalaritza guneei irekitako bide nagusi ireki batek berezko duen lasaitasuna berreskuratuko luke.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29