LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/05/08

EH Bilduk Aste Santuan Turismo Bulegoa itxita mantentzea erabaki zuen

• Erabakiak, Laudio eta bere ingurua interesgune turístiko eta kultural gisa duen ustiakuntzari min egiten dio eta ostalaritza sektorearen aukera ekonomikoak murrizten ditu.

rss Ezagutzera eman
EH Bilduk Aste Santuan Turismo Bulegoa itxita mantentzea erabaki zuen

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko maiatzaren 4an. Laudioko EAJ-PNV udal taldeak, iragan apirileko osoko bilkuran, Lamuza parkeko Etxe Nagusian kokatutako Turismo Bulegoak gobernu taldeko kideen artean eragiten duen axolagabekeria eta interes falta salatu ditu.

 

Talde jeltzaleak frogatu ahal izan zuen bezala, Aste Santuak iraun bitartean turismo bulegoa itxita egon zen, Laudiora hurbildutako bisitariak eta bisitariak izan zitezkeenak, informazio turistiko- kultural gabe utzita.

 

Maider Basterra zinegotzi jeltzaleak horren inguruan gogoratu zuen, bulegoa irekita gelditzea edo ezaren inguruko “eztabaida sortu zen azken aldian”, Alkateak “irekita egongo zela” jakinarazi zuen beti ere Laudion, ustiakuntza turistikoaren inguruko politikekin zer egingo zen jakin bitartean.

 

Hala eta guztiz ere, errealitateak agerian utzi du gobernu taldea. EH Bilduk bulegoa ixtea erabaki zuen, bisitariak eta izan zitezkeen bisitariak, gure inguruko informazio turistiko- kulturalaren iturririk gabe utzita. Santa Luzia- Ermualde inguruaren, Lamuza parkearen, Laudio eta Amurrio lotzen dituen parke linealaren edo Aste Santurako bereziki antolatutako programazioaren inguruko promozioa ezerezean gelditu dira. Laudiori interes puntu gisa asko eskaini ahal zioten interes guneak dira guztiak, baina promozio faltagatik, ezerezean gelditu dira berriz ere.

 

Halaber, azpimarratu beharra dago, interes turistiko eta kultural gisa Laudioren promozioa aktibatuta egongo balitz, laudioar hirugarren sektoreak onurak izango lituzte, taberna, jatetxe edo nekazal etxeen aukera ekonomikoak biderkatuz.

 

Laudioko EAJ-PNV-k gobernu taldeari exijitzen dio, erantzukizun politikoaz erantzun dezala, axolagabetasunean berriz ere eror ez dadila eta gure udalerriak, Arabako bigarren udalerri handi bezala duen balio areagotzeko eskaintzen duen aukera gal ez dezala.

Emilio Olabarria Bloga