LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/04/11

Laudioko EAJ-PNV, 2017ko aurrekontuentzako elementu bultzatzailea

• Talde jeltzaleak 2017rako markatutako egikaritze- egutegia gauzatzea, funtsezko giltza izango da etorkizuna landu eta behingoagatik, Laudiorentzako ezinbestekoak diren proiektu nagusiak egi bihur daitezen: horien artean, Karmengo Ama kalea asfaltatzea, Altzarrateko Antzokia eta garai bateko zahar egoitza berreskuratzea.

rss Ezagutzera eman
Laudioko EAJ-PNV, 2017ko aurrekontuentzako elementu bultzatzailea

ARGAZKIA JAITSI

  • Radio Llodiok Maider Basterra gure zinegotziari egindako elkarrizketa 2017rako aurrekontu akordioaren inguruan
    2017/04/11

    ARTXIBOA JAITSI

Laudion, 2017ko apirilaren 11n. Sigla eta pentsaera politiko desberdinen gainetik, EAJ-PNV-ren udal taldeak, helburu bakarra eta interes argia erakutsi ditu beti: LAUDIO. Herriari merezi duen tokia itzuli, Gasteizen atzetik, Arabako lehen udalerria izateagatiko gogo bizia berreskuratu eta laudioarrei, beren herriarengatik arro senti daitezenerako aukera ematea, herria eraikitzeko balio duten proiektu eraikitzaileak planteatu eta egikarituz.

Azken hilabeteetan zehar, jeltzaleak arduratsu, zorrotz eta zuzentasun osoz jokatu dute, 2016ko legealdian bete behar izan ziren adostutako proposamenak egi bihur zitezen. Laudioar jeltzaleak, Gobernu Taldearen kontzientziaren ahotsa bihurtu dira: ozen, EH Bildu axolagabetasunez jokatzen ari zela kritikatzeko prest azaldu diren bakarrak.

Baina, Laudioko EAJ-PNV udal taldearen eta Uri Buru Batzarraren eguneroko lana ez da apalarazte lana, artega mantentzearena baizik, herriak proposatutakoa gauzatzen dela tentuz jagonda.

Herriarengatik, administratiboki eta politikoki herria baztertuta ez uzteagatik eta argi utzita, jeltzaleen lan kritikoa, arduratsua eta eraikitzailea , herri oso bat aurrera aterako duen elementu bultzatzaile bat izango dela, horrexek atera baitu aurrera 2017 legealdirako aurrekontu akordioa.

Aurrekontu akordio ZORROTZA, jeltzaleek markatutako egikaritze egutegia funtsezko elementu delarik eta egutegi horixe etorkizuna lantzeko aukera ematen duelarik. Bide batez, Laudiorentzako proiektu nagusiak egi bihurtzen diren bidean.

Egunetik egunerako lana, Laudioren etorkizuna jomuga edukita: porposatu, lan egin, baina, batez ere, proposatutakoa bete eta proiektu hauek egi bihurtu:

  • ·        Karmengo Ama kalearen berehalako egokitzea eta asfaltatzea.
  • ·        Altzarrateko Antzokia;
  • ·        Haurrentzako parkeetan estalkiak jartzea;
  • ·        Lamuza parkeko berreskuratzea eta berraktibatzea;
  • ·        Garai bateko zahar egoitzaren berreskuratzea eta kultura eta gizarte proiektuetara egokitzea;
  • ·        Zubiko Etxea, udal liburutegi eta ikasketa gela gisa egokitzeko proiektua.
  • ·        Eta udal instalakuntza eta kirol zonaldeak egokitzea eta modernizatzea, besteak beste

Laudioko EAJ-PNV-k bere buruaz harro den herri bat nahi du eta horregatik, Laudiorako inbertsioen eta akordio estrategikoen egikaritzea ezinbestekotzat jotzen ditu. Horrexegatik jarraipen batzorde bilateralak eskatu zituen bere garaian eta, 2017an proiektuen kronograma gauzatu dadinerako, aitzakiarik gabe eta Laudio eraikitzearen aldeko borondate irmo batekin, egunero lanean jarraituko du, Laudiok exijitzen duen azkartasunarekin, bere beharretara mugatuta eta laudioarrek plazaratutako beharrei so eginda.

2016ko abenduaren 31n, urte horretarako adostutako aurrekontuaren inbertsioen %28 bakarrik egikaritu zen eta paktatutako inbertsioen  ehuneko 6 bakarrik gauzatu. Jeltzaleek ez dute gauzak bere horretan utziko. Laudioren etorkizuna colocan dago; hori dela eta, eta herritarren hobe beharrez, artega eta arduratsu mantentzeak pena mereziko du; egunero lan egin, eta Gobernu Taldeari artatsu egin beharrekoak bete dístala exijitu, oztoporik jarri gabe.

Interes bakarra: LAUDIO

Helburu garbi bat: LAUDIO.

Emilio Olabarria Bloga