LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/03/22

Laudioko EAJ-PNV-k, behin eta berriz aurrekontu akordioa betetzen ez dela ikusita, EH Bilduren eraginkortasun eza, ekintza falta eta gestio gaitasun falta salatu ditu

• Gobernu taldearen axolagabekeriak, iragan urtean aurrekontu sailean itundutako inbertsioen %6 soilik egikaritzea lortu du.

rss Ezagutzera eman
Laudioko EAJ-PNV-k, behin eta berriz aurrekontu akordioa betetzen ez dela ikusita, EH Bilduren eraginkortasun eza, ekintza falta eta gestio gaitasun falta salatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko martxoaren 22an. Laudioko EAJ-PNV udal taldeak argi eta garbi bere haserrea agertu gura du, EH Bilduk legealdi honetan zehar agertutako eraginkortasun ezaren, ekintza faltaren eta gestio gaitasun faltaren aurrean.

 

Iragan urteko erdialdera, laudioar talde abertzale biek adostutako aurrekontuen egikaritzearen aurrean azaldutako axolagabekeria adierazgarria da, gaur bertan: 2016 urterako guztira itundutako inbertsioen bataz bestekoa ez da %29ra heltzen. Eta zehazki, EH Bildu eta udal talde jeltzalearen artean itundutako inbertsioak justu justu %6ra heltzen dira.

 

Eta gaurko eta etorkizuneko Laudiorentzako hain garrantzitsuak diren inbertsioen artean, honako hauek aurki genitzake: Altzarrateko Antzokia; haurrentzako parkeak estaltzea;  Lamuzako parkea berraktibatzea; zahar egoitza zaharra berreskuratu eta erabilera kultural eta sozialak zehaztea; eta Zubiko Etxea, udal liburutegi eta ikasketa gela gisa egokitzea, besteak beste.

 

Jeltzaleek dinamika aldaketa bat exijitzen dute, baita iragan 2016an adostutako inbertsioen egikaritzea azkartzea ere, 3,2 milioi euro baino zerbait gehiagoko aurrekontuarekin. Eta eskaera horren adibide garbi bat, Laudioko EAJ-PNV-k lanean jarraitzeko beharraz ohartzeko gauzatutako makina bat bilera. Izan ere, EH Bilduk ezin dezake ahaztu, gutxiengoan gobernatuta, ezinbestekoak dira akordioak ixtea, baina are garrantzitsuagoa da adostutako betetzea. Laudioar Udalean gobernagarritasuna bermatuta bakarrik berreskura dezake gure herriak merezitako tokia.

 

Hain da handia galdutako konfiantza, ezen, talde jeltzalea, EH Bilduren gobernu taldearekiko etorkizun baterako konpromisoa kolokan jartzen duen.

 

Laudioren etorkizun oparo baten alde lanean jarraitzeko beharraz jakitun, Laudioko EAJ-PNV-k bere ibilbidean tinko segituko du. Herriarentzako eta herritarrentzako proposamenak bakarrik beharrezkoak ez dira, lana eta Laudiori merezi duen tokia berreskuratzeko proposamenak betetzea ere ezinbestekoak dira.

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga