LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/03/01

EAJ/PNV-k bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldiekin

- Era berean, gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasunaren alde lan egiteko beharra gogoratzen dute, parte hartzea, burujabetasuna eta erantzunkidetasuna bezalako giltzak erabilita helburu hori lortze aldera.

rss Ezagutzera eman
EAJ/PNV-k bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldiekin

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko martxoaren 1ean. Laudioko Uri Buru Batzarra osatzen dugun emakume eta gizon jeltzale eta jelkideek, gure udalerriko elkarteen sareak eta laudioar Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deialdiarekin bat egiten dugu.

 

 

Gure helburua, emakume eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzea da. Asko dira oraindik lortu beharreko erronkak eta horregatik prest gaude, esparru publikoan zein pribatuan agertzen diren hausturak ezabatzeko, honelaxe bakarrik aurre egingo baitiogu, eskubide, botere, baliabide eta onuren jarduketa eta kontrola bezalako arloetan existitzen diren desberdintasunei.

 

 

Prebentzioa bezalako alorretan lan egiten jarraitu beharra dago, eta alde horretatik, beharrekotzat jotzen dugu, genero ikuspuntua aintzat hartzen duen hiri- planaren ondorioak ezagutzera ematea. Bertan, gure herriko puntu beltzak biltzen dira, hiri-diseinuaren alternatibak planteatzen dira eta, batez ere, baldintza beretan, espazio publikora heldu eta bertan gozatzea bermatzen dituzten beharrezko neurriak eskaintzen dira.

 

Konpromiso pertsonal eta kolektiboak helburu bera izan behar dituzte: emakumeen parte hartzea eta burujabetasuna areagotzea. Honela bakarrik, erantzunkidetasuna ezarriz eta emakumeei hitza emanez, eta genero ikuspuntua inguratzen gaituzten alorretan  (laborala, familiarra, ekonomikoa, kulturala, politikoa, soziala, etab.) ezarriz, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei aurre egiteko gai izango gara. Eta salaketa soziala irtenbide bakarra den kasuetarako, genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako arretarako protokolo interinstituzionala ezarri beharko da.

 

Gure esku dago: Laudioko elkarteek, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria sailarekin batera, urteko egun guztietan, baina bereziki martxoaren 8aren hurbileko egunetan lanean jo ta fuego dabiltza, emakumeei ikusgarritasuna emateko, prebentzioaren esparruan jarraitu beharreko pautak ezagutarazteko eta emakume eta gizonen  arteko haustura ezabatzeko beharrezkoak diren pausuak eman eta borroka berean elkartzeko: erabateko eskubide berdintasuna.

 

Parte har dezagun beraz, 2017ko martxoaren 8a dela eta antolatutako hitzorduetan, eta, batez ere bat egin dezagun arratsaldeko 19:30etan, Martxoak 8 Marzo lemapean Herriko Plazan egingo den elkarretaratzearekin.

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga