LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/02/28

Laudioko EAJ/PNV udal taldeak, Udaleko langileentzako lan hitzarmena bideratu du

• Hala ere, adi-adi jarraituko du, EH Bilduk adostutakoa bete dezan eta adostutako konpromisoen betearaztea moteldu ez dadin.

rss Ezagutzera eman

Laudion, 2017ko otsailaren 28an. Udalaren eta langileen kolektiboen arteko harremanak arautzeko, negoziazio kolektiboa ezinbesteko erreminta dela jakinda, Laudioko EAJ/PNV udal taldeak, urtetan EH Bilduk ezer egin  ostean, laudioar Udaleko langileentzako hitzarmen kolektiboaren sinatzea ahalbidetu du.

 

Langileenganako konpromisoa argia da. Ordainsariak areagotzeko hitzarmena baino gehiago da hau: berrikuntzaz beteriko akordioa da hau, bitartekotasuna murriztearen alde, administrazioa modernizatzearen alde, euskalduntzearen alde era kalitatezko administrazio baten aldeko erabateko apustua da hauxe.

 

Udal talde jeltzaleak bat egin du eta bat egingo du beren lan aldarrikapenekin. Adi- adi jarraituko dio, EH Bilduk adostutakoa bete dezan eta adostutako konpromisoaren betearaztea moteldu ez dezan, horretarako bateginik, zenbait alorretan herri bat eraikitzearren pausuak ematen jarraituz.

 

 

Laudioko EAJ-PNV udal taldeak, aintzatesten ditu, Estatu espainiarreko gobernuen lege- aldaketek, administrazio publikoko langileengan eragin dituzten eskubide ekonomiko eta sozialen urraketa (bai Alderdi Popularraren eta PSOEren gobernuen eskutik).

Emilio Olabarria Bloga