LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/02/20

LAUDIOKO EAJ-PNV-ren KOMUNIKATUA, AMIANTOZ GAIXOTUTAKO HILDAKO LANGILERIAREN SENTENTZIAREN INGURUAN

Laudioko Udalari, 2012ko urrian hildako lan brigadako langilearen familiari kalte- ordainak ematera zigortzen duen epai judizialaren inguruan, Laudioko EAJ-PNVk honako hau adierazten du:

rss Ezagutzera eman

Laudion, 2017ko otsailaren 20an. Laudioko Udalari, 2012ko urrian hildako lan brigadako langilearen familiari kalte- ordainak ematera zigortzen duen epai judizialaren inguruan, Laudioko EAJ-PNVk honako hau adierazten du:

 

 

- Udal langilearen sendiari gure babesa berresten diogu; jakin badakigu inongo kalte-ordainketak ez duela, maite den senitarteko baten heriotzak eragiten duen mina arintzen laguntzen.

  

- Estamentu juridikoen independentziaren alde agertzen gara eta ezinbestekotzat jotzen dugu epaiek diktatutako sententziak betetzea, beti ere justizia eske bertaratzen direnen interesen hobe beharrez.

 

- Lan-brigadako langilearen familiari 133.000 euro, gehi interesak ordaintzera laudioar Udalari kondenatzen dion epaiaren kontra errekurtsoa ez aurkezteko erabakiarekin bat egiten dugu. Izan ere epai kasuen kalte-ordainketak adostea ez baitagokio Udalbatzari.

 

- Era berean, Udaleko udal ordezkari guztiei, euren ideologia edozein dela ere, epaia jaurtitzeko arma moduan ez erabiltzea erregutzen diegu, beti ere, hildakoaren sendiaren dolumina arintze aldera.Amiantoak guztioi min egiten digu, eta berehala erabat kentzearren lan egiten jarrai dezagun defendatzen dugu, horretarako beharrezkoak diren neurri eta artatzeak hartuta eta gezur faltsuak ekidinez.

 

- Lerdea darioten estrategia merkeak erabilita eta populismo merkean murgildutako testigantza faltsuak plazaratu baino lehen,  hartutako erabakiak ezagutu behar dira. Tokian tokiko, foru eta erkidegoko instituzioen helburua amiantoaren inguruko gatazkari dagokionez, berehala kentzea da, kontu handiz eta ahalik eta lasterren.

 

EAJ-PNV udal taldearen jarrera argia da

 

  • Amiantoa kentzeko lanekin jarraitzea, eta

 

  • Amiantoa kentzeaz arduratzen diren langileen segurtasuna bermatzea, osasuna jagoteko protokoloak ezarriz
Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga