LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/02/20

Kontratuaren balizko huste batek Zubiko Etxeko parkeko urbanizazio lanak mehatxatzen ditu

• Udalak jada, ekipamendua –haurrentzako jokoak, eserlekuak, paperontziak, iturri bat eta zenbait argi, besteak beste- erosteko diru-kopurua ordaindu du; baina esleitutako enpresaren arabera, martxoaren erdialdera arte, ezin izango da ekipamendua instalatzen bukatu, atzerapen berri bat sortuz.

rss Ezagutzera eman
Kontratuaren balizko huste batek Zubiko Etxeko parkeko urbanizazio lanak mehatxatzen ditu

ARGAZKIA JAITSI

  • Radio Llodiok Maider Basterra gure zinegotziari egindako elkarrizketa Zubiko Etxeko parkea dela eta
    2017/02/22

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Laudion, 2017ko otsailaren 20an. Zubiko Etxeko parkeko lanen behin eta berrizko atzeratzea dela eta Laudioko EAJ/PNV udal taldeak planteatutako galdera bati erantzunez, Laudioko Udaleko teknikariek adierazi dutenez, lan horien esleipendun enpresak, leku horretarako ekipamenduaren erdiespenaren inguruko informaziorik ez du eman, lanak burutzeko emandako hasierako denbora tartea bukatu arte.

 

Esleipendun enpresak, Udaleko bertako teknikarien agirien arabera, 2017ko urtarrilaren 20an bukatu behar izan zituen Zubiko Etxeko parkeko egokitzapen lanak, iragan urrian, lanak esleitu ostean.

 

Hala eta guztiz ere, iragan urtarrilaren 23an, esleipendun enpresak, denbora tartea luzatzea eskatu zuen. Udalak eskaerari so egin eta azken data moduan iragan otsailaren 10a markatu zuen.

 

Aipatutako lehen denbora tartean eta luzapen tartean, Udaleko teknikariek behi  eta berriz, lursailean instalatu beharreko ekipamenduaren eskaeraren inguruko informazioa eskatu zuten. Hala ere, esleipendun enpresako ordezkariek puntu honen inguruko informaziorik ez zuten eskaini, lanen lehen denbora tartea bukatu arte. Ordain agirien arabera, aldiz, ekipamenduaren eskaera –haurrentzako jokoak, bankuak, paperontziak, iturri bat eta zenbait farola, beste material batzuen artean- luzapen denbora tartean egin da, hots, hasierako denbora tartetik kanpora.

 

Gauzak honela, esleipendun enpresak, lanak gauzatzeko eperik ez du bete, proiekturako denbora tartea luzatuz eta lekua erabiltzen zuten auzotarren kalterako.

 

Gogoan izan behar da, Zubiko Etxeko parkeko egokitzapen proiektua, EAJ/PNV udal taldeari esker egi bihurtu izan zela, proposamena, 2016 urterako EH Bildurekin erdietsitako aurrekontu-akordioetan aintzat hartu eta gero. 

Emilio Olabarria Bloga