LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/02/15

Alberto Acero plazako hesi berriak inguruko segurtasun falta areagotu eta bertako merkatariei min egin die

• Inguruko aparkalekuko zati bat kentzeaz eta plazako ikusgarritasuna oztopatzeaz gain, hesia instalatzearekin puntu beltzak sortu dira, oinezkoen segurtasunari min eginaz. • Udal talde jeltzaleak, zonaldeko urbanizazio prozesu egokian eraginik izango ez duen , baina era berean, oinezkoen segurtasuna bermatu eta Alberto Aceroko ikusgarritasuna oztopatuko ez duen berehalako esku-hartze bat egin dezan eskatu dio gobernu taldeari.

rss Ezagutzera eman
Alberto Acero plazako hesi berriak inguruko segurtasun falta areagotu eta bertako merkatariei min egin die

ARGAZKIA JAITSI

  • Radio Llodiok Maider Basterra gure zinegotziari egindako elkarrizketa Alberto Aceroko hesia dela eta
    2017/02/21

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Laudion, 2017ko otsailaren 15ean. Alberto Acero plazako pisu blokeak eraikitzeko lanak hasi berri dira eta enpresa eraikitzaileak zonaldea hesitzeari ekin dio, makina bat arazo sortuz, ez bakarrik auzotar eta merkatariengan, baita hainbeste jende pilatzen duen eta orain dela urte batetik ona, laudioar askoren topaleku bihurtu den plazatik igarotzen direnengan ere.

 

Metalezko hesi inbasiboa, Ezka kaletik bertaratzen direnen ikusgarritasunari men egiten diona, eta espazioa murrizten duena, ez bakarrik autoak aparkatzeko orduan, baita inguruan oinez ibiltzeko momentuan ere. Are zorigaiztokoak, plazako kale itsuetako denda eta atariak, izan ere hesia instalatu ostean, beren segurtasuna eta salmentak gutxiagotu egin baitira.

 

Eta arazoa are handiagoa da: Euskal Herriko udalerri asko lanean dihardute, puntu beltz urbanistikoak saiheste aldera, oinezkoen eta batez ere emakumezkoen segurtasuna mehatxatzen dutelarik. Hesiarekin, hauxe instalatzearen ostean sortutako kale itsuak, saihestu beharreko puntu beltz bilakatzen dira.

 

EAJ/PNV Laudio udal taldeak, aipatutako itxidura instalatzeko planteatu diren arrazoi teknikoen inguruko informazio zehatza eskatu dio gobernu taldeari. Era berean, lanek aurrera egin ahala, muga horien egokitzapenaren inguruan planteatutako aurreikuspenak ezagutzea exijitu du.

 

Haurrentzako parkea: egi bihurtutako proposamen jeltzalea

Gogoan izan beharrekoa da, Alberto Aceroko pisu bloke berriak eraikitzen hasteko esperoan geundela, talde jeltzaleak, behinik behin lurzorua lagatzea eskatu zuen, jarraian, haurrentzako parke bat bertan egiteko. Azken urte honetan, tankera guztietako familien topaleku bilakatu da, parkea. Inguru atsegina, lagunkoia eta urbanistikoki egokia izan zenak, bidea utzi dio ikusgarritasun gutxi eta inbasiboa den hesiari. 

Emilio Olabarria Bloga