LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/01/19

MUSIKA ETXEAK BERE ITXURA ONENA ERAKUSTEN DU

• 750 metro koadro dituen eraberri berri den Musika Etxeaz gain, Lamuza parkeko beste eraikin batzuk noiz eraberrituko diren zain daude; zehazki, udal eta foru instituzioek 916.000 euro baino zertxobait gehiago bideratuko dute, kasinoa konpontzeko; azken honen konponketa lanak 2017 urte honetako udaran bukatzea espero da.

rss Ezagutzera eman
MUSIKA ETXEAK BERE ITXURA ONENA ERAKUSTEN DU

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko urtarrilaren 19a. Lamuza parkeko Musika Etxea jada, bere 750 metro koadro eraberrituak erakusteko gai da, batik bat Arabako foru Aldundiak 1,2 milioi euro eskaini ostean. Espazio garbi eta argia, eraberritze lanen ostean bere lilurag osoa berreskuratu duena.

 

Iragan urtarrilaren 16an, laudioar Udaleko Kultura Batzordeak, Maider Basterra gure kide eta zinegotzia ordezko kide delarik, espazioa bisitatu zuen, bertan burututako eraberritze lanak gainbegiratzeko.

 

Ortuzainaren edo Musikaren Etxeak, gaurtik aurrera, sarbidea du Lamuza kaletik. Ate honetatik, eraikineko espaziorik garbienera heltzeko aukera dago, lehen solairua, alegia, espazio handia behar duten hitzaldi edo erakusketetarako leku aproposa. Bisitaria, bere garaian Diego areto zaharra, edo jauregiaren antzokia izan zenaren espazioan aurkitzen da eta bere osagai azpimarragarrienak bertan diraute: dorrea eta eskailerak. Preseski, eraberri berritutako edo igogailu parea erabilita, eraikineko beste bi solairuetara igotzeko aukera dag. Bakoitzak 130 metro koadro dituzten solairuetako leihoek, gardentasuna eta argitasuna eskaintzen diote, argi naturala behar duen Etxe honi. Musika Etxearen eraberritzea Arabako foru Aldundiak, 2015ean, Ramiro Gonzalez jeltzalea bere largura heldu bezain laster eskainitako konpromiso ekonomikoari esker posible izan da: 9 milioi euro eskaini ziren Lamuza parkeko eraikin garrantzitsuen erabateko eraberritzerako.

 

Eraikin horien artean, eraberritu berri den Musika Etxeaz gain, kasinoa aurkitzen da; 916.000 milioi euro baino zertxobait gehiago bideratuko dira 2017 urte honetako uda aldera bukatuta egon beharko diren konponketa lanetarako. 

Emilio Olabarria Bloga