LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/01/23

EAJ-PNVk hezkuntza herri-erronkatzat hartu eta akordio zabal baten alde lan egiteko dei egin du, sistemari egonkortasuna eman eta etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duena

Jone Berriozabal legebiltzarkideak gobernu-aldaketetatik salbu egongo den hezkuntza-sistema defendatu du, hezkuntza komunitatearen, gizarte eragileen eta alderdien arteko akordioan eta elkarrizketan oinarrituko dena. Ahalegin horretan inor ez dago soberan, baieztatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk hezkuntza alorrerako akordioa proposatu du, “epe laburreko arma politiko gisa” erabilia izan ez dadin. Jone Berriozabal legebiltzarkideak azaldu duenez, parte diren eragile guztien partehartzea izango duena eta ezegonkortasuna eta jarraikortasun falta ekidingo duena. “Hezkuntza bezain sensiblea den gai batek indar politikoen eta hezkuntza eragileen adostasun eta akordio zabalena eskatzen du, epe luzerako proiektua sendotu eta sistemaren egonkortasuna bermatzeko. Hezkuntza epe luzera pentsatu beharrekoa da eta ezin da alderdi-interesen menpe egon”. Hori dela eta, EAJ-PNVk funtsezko eta beharrezkotzat jo du akordio politiko eta sozial baten alde lan egitea, hezkuntzako eskaera eta behar berriei erantzungo diena eta Hezkuntza Lege berri “adostua eta integratzailea” onartzen amaitu daitekeena. Berriozabalen hitzetan, erronka horri dagokien eragile guztien partehartzeaz eta elkarrizketaz ekin beharko zaio, “guztiok baikara beharrezko, eta inor ez baitago soberan ahalegin horretan”.

Hori horrela, EAJ-PNVk bere egin du Eusko Jaurlaritzaren eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren konpromisoa elkarrizketarekin eta ahalik eta adostasun zabalena bilatzearekin. “EAJk irmo defendatzen du Hezkuntzarako euskal Legea, baina Legea tresna bat da, ez helburua bere horretan. Helburua da abiapuntua izango den akordioa lortzea. Helburua da oinarrien akordio bat lortzea, bere kasuan, Hezkuntza Lege berri batekin amaituko dena, ahalbidetuko duena funtsezkoak diren kontuei heldu eta horiek sustatzeko: Euskal Hezkuntza Eredu Pedagogikoa, bikaintasuna, hizkuntzen trataera, teknologia berriak, ebaluazio sistema propioa, ikastetxeen autonomia edo finantzazioa”.

Alderdi jeltzaleak adostasun zabala bilatzeko bere babesa eskaini dio Uriarte sailburuari, euskal hezkuntza sistemari ahalbidetuko diona etengabeko hobekuntzaren eta kalitatearen bidean jarraitzen. Berriozabalek gaineratu du konbentzituta daudela oraingoan akordioa posible izango dela. “Euskal alderdi politiko desberdinen programak errepasatuta, bat gatoz Hezkuntza Lege berriari ekiteko beharraz. Partehartze prozesuaren beharraren inguruan ere posible da adostasuna. Ziur gaude akordioa eta adostasuna posible izango direla, partaide diren eragileen arteko partehartzea eta elkarrizketa ematen baldin badira”. Ordezkari jeltzaleak konpromisoa hartu du “gure onena emateko helburu hori lortze aldera”, eta gainontzeko eragileei eskatu die negoziaziorako jarrera ireki beretsua izan dezatela. Berriozabalek esan du akordioa posible izango dela, baldin eta guztiok borondatez, eskuzabaltasunez, epe luzeko ikuspegiz, Herri bisioz eta hezkuntza sistema osoaren ikuspegiz jokatzen badugu. Ildo horretan, Madriletik datozen inposizioak eta Mariano Rajoyren politika birzentralizatzaile eta homogenizatzaileak deitoratu ditu. “Gure hezkuntza sistema eta gure eskumenak defendatu eta babestuko ditugu. Gure eredua zainduko dugu Ministerioaren esku-sartze eta errekurtsoen aurrean, eta lan egingo dugu beka eredu propioa garatzen jarraitzeko, behar duten pertsona guztiek jaso dezaten”. 

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga