LAUDIO

Prentsa Aretoa

2016/12/13

Maialen Gurrutxaga, Estibaliz Larrauri eta Begoña Otalora akreditatu egin dira Eusko Legebiltzarrean

Hiru legebiltzarkide berriek Arantxa Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkoreka sailburuen lekua hartu dute; izan ere, hirurek euren akta utzi zuten Eusko Jaurlaritzan sailburu ardurak betetzeko.

rss Ezagutzera eman
Maialen Gurrutxaga, Estibaliz Larrauri eta Begoña Otalora akreditatu egin dira Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak hiru legebiltzarkide berri ditu Arantza Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkorekaren jesarlekuak betetzeko. Euren ordez, Maialen Gurrutxaga gipuzkoarrak, Estibaliz Larrauri arabarrak eta Begoña Otalora bizkaitarrak, hurrenez hurren, hartu dute lekua.

Gurrutxaga Elgoibarkoa da eta 24 urte ditu, beraz, Legebiltzarreko legebiltzarkiderik gazteena izango da XI. legegintzaldian. Kimikan graduduna da; eta, egun, zinegotzia da Elgoibarko Udalean.

Larrauri Amurrion jaioa da eta Ekonomia-zuzenbidean lizentziaduna da. Egun, zuzenbide-teknikoa da Trapagarango Udalean (Bizkaia).

Otalora Bilbokoa da eta Zuzenbidean lizentziaduna. Enpresetarako zuzenbideko-aholkuraritzan masterra dauka eta bere ibilbide profesionala, batez ere, Administrazio Publikoarekin egon da lotuta, zerbitzu orokorren, giza-baliabideen eta ekonomia-erregimenen arduradun bezala.

Hiru legebiltzarkideek euren kargua hartuko dute Gasteizko ganbaran, osteguneko Ohiko Osoko Bilkuran.

Emilio Olabarria Bloga