LAUDIO

Prentsa Aretoa

2015/05/15

Laudioko EAJ-PNV berrikuntzaren eta herri birgaitzearen aldeko apustua egiten du bere hauteskunde programan

rss Ezagutzera eman
Laudioko EAJ-PNV berrikuntzaren eta herri birgaitzearen aldeko apustua egiten du bere hauteskunde programan

ARGAZKIA JAITSI

Talde jeltzaleak gaur goizean aurkeztu duen dokumentuak, EAJ-PNVk Laudioko Udaletik aurre egin beharreko erronka eta proposamen nagusiak biltzen ditu. Besteak beste nabarmentzekoak dira, herria birgaitu eta berritzeko proposamenak. 

Batetik, udal eraikuntzen eta Lamuzako parkeko zaharberritzea. Eta bestetik, Alberto Acero plazaren berritzea, gauzak honela herriguneko oinezkoentzako esparruak zabaltzeko asmoarekin jarraitzen delarik, honela, Aldai, Herriko eta Alberto Acero plazak lotuz. 

 

"Zubiko eta Altzarrateko zubien artean, urak gainezka egiteko arriskuak jota, Fleming doktorearen kaleko etxebizitzek alor juridikoari so eginda pairatzen duten ziurtasun- gabezia behin betiko argitzea proposatzen dugu” adierazi du Laudioko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai Juanma Ibarretxek. 

Hautagaitza jeltzaleak, etxebizitzak eraitsi behar gabe –Eusko Jaurlaritzak berriki prestatutako eta bertan PNV-EAJ isil eta neurriz parte hartu duen proiektuak jasotzen duen modura- ubidea egokitzeko proiektua burutzeari ekiteko apustua egin du.

Halaber, “EAJ-PNV alderdiak herria beraren irudiak herritarren zenaren ikur izan behar duela ziur gara eta, kale eta eraikinetan agertzen diren gustu txarreko margo eta grafittiekin eta hondatutako hiri- altzariekin, egoera txarrean duen zenbait bideetako zoladurarekin, eta abar luze batekin gure udalerriak transmititzen duen irudia, ez da behintzat EAJ-PNVko gizon- emakumeok defendatzen duguna” azpimarratzen dute hautagaiek.

Hori guztiagatik, herriaren irudia aldatzeko “Laudio Garbi” programa martxan jarriko dugu, beti ere gure udalerriko adierazpen negativo guzti horiek zuzentzeko asmoz.  

 

ZER egingo dugun jakitea garrantzitsua baldin bada ere, EKINTZA zehatzak, eta bereziki ekintza horiek gauzatzeko modua, hau da, gauzak NOLA egiten dugun, gure gakoa izango da eta praktikan jarriko dugu, bai noski. Horregatik, hauek eta beste hainbeste egitasmo burutzeko, herritarren parte hartzeari hauspoa emango diogu, akordioetara heltzeko partaidetza areagotuz.

 

"Eskuduntza duten udal organoek erabakiak hartu baino lehen, kontu hauei buruz herritarrei galdeketa egiteko konpromisoa hartzen dugu.  Ekinez egina eta herritarren parte hartze aktiboarekin, bereizten gaituen kudeaketa ahalmena sendotzeko gai izango gara” zehaztu du Juanma Ibarretxek.

Emilio Olabarria Bloga