Prentsa Aretoa
2014/10/28
EAJ-PNVk adierazi du Eusko Jaurlaritzak atea zabaldu duela Dantza Kontserbatorioa Euskadiko ikastetxe publikoen sarean sar dadin
“Orain Udalari dagokio Kultura Sailarekiko lankidetzaren bideari berriro ekitea”, adierazi du Gorka Urtaranek
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramaile Gorka Urtaranek adierazi du Eusko Jaurlaritzak atea zabaldu duela José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa Euskadiko ikastetxe publikoen sarean sartu ahal izan dadin mailaz maila, horrela behin betiko bermatuko baita beraren bideragarritasuna Euskal Autonomia Erkidegoko arte ikasketen multzoaren barruan. Ildo horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila prest agertu da etorkizuneko Hezkuntzari buruzko EAEko Legearen proiektuaren testuinguruan aztertzeko nola sar litekeen Dantza Kontserbatorioa ikastetxe publikoen sarean, beraren hezkuntza proiektua indartzeko eta bai guraso elkartearen bai irakasleen eskariei erantzuteko bide gisa. Proposamen horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak konpromiso irmoa hartu duela Dantza Kontserbatorioa finantzatzen jarraitzeko eta proiektuan parte hartzen duten eragile guztiekin elkarlanean segitzeko.
“Eusko Jaurlaritzaren konpromiso hori albiste ona da, José Uruñuela Kontserbatorioaren iraupenaren inguruko eztabaida guztiz alferrikakoari amaiera ematen diolako. Euskadi osoan erreferentzia den ikastetxe horren etorkizuna ondo baino hobeto bermatuta dago, eta orain Gasteizko Udalari dagokio berriro ekitea Eusko Jaurlaritzarekiko elkarrizketaren eta lankidetzaren bideari, sarrera hori ahalik eta lasterren egin ahal izateko”, azpimarratu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.
Eusko Legebiltzarraren hurrengo osoko bilkurarako aurkeztu duen ekimenean, gainera, EAJ-PNV Taldeak goraipatu egiten ditu José Uruñuela Dantza Kontserbatorioak 1987an ateak zabaldu zituenetik egin duen ibilbidea eta ikastetxean diharduten profesional guztien lana.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29