LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/10/02

2015erako aurrekontu orokorretan Alderdi Popularra Forondako aireportua kaltetzen ari dela salatu du EAJk

"Gure aireportuari etorkizunerako aukera bat ez ematea gutxi balitz, Euskadik bere gain hartzea ere ez dute uzten", adierazi du Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramailea den Gorka Urtaranek.

rss Ezagutzera eman
2015erako aurrekontu orokorretan Alderdi Popularra Forondako aireportua kaltetzen ari dela salatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramailea den Gorka Urtaran kezkatuta agertu da Forondako aireportuaren etorkizun ilunagatik, Sustapen Ministerioak 2015erako planteatutako aurrekontuan 24 orduko eraginkortasuna eta Mugako Ikuskapen Gunea berreskuratzea sartzen ez dela jakin ostean.Estatuko Aurrekontu Orokorrek Forondarako erreserbatzen dituzten 993.000 euroak aurreko urteetan egitea aurreikusitako obrak egiteko erabiliko dira datorren urtean, lurreratzeko pistan obrak egitea (515.000 euro) eta terminala mantentzea (447.000) esaterako.Partida berri bakarra 13.000 euroko bat da, hegaldien alorrari dagokiona.

"Aurrekontu horrekin Alderdi Popularrak Forondak aukerak galtzen jarrai dezan baino ez du nahi.Ez dute 24 orduko zerbitzua eta Mugako Ikuskapen Gunea berreskuratzeko inongo asmorik. Ondorioz, ez dira Gasteiz eta Arabako gehiengo sozial eta politikoak behin eta berriro ematen dion agintea betetzen ari.Gure aireportuari etorkizunerako aukera bat ez ematea gutxi balitz, Madrilek itzuli nahi ez digun hori Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzeko aukera blokeatzen ari dira", azaldu du Gorka Urtaranek.

Ildo horretatik, Forondari aurrekontuaren arloan egindako gutxiespenari Sustapen Ministerioak duela gutxi Isabel Sánchez Robles EAJ-PNVko diputatuak Gasteizko terminalaren inguruan egindako galderari emandako erantzuna gehitzen zaio.Erantzun horretan Alderdi Popularrak argi uzten du ez duela Forondaren ordutegia luzatzeko asmorik. Hori arrazoitzeko, bidaiarien hegaldietarako eskaerarik ez dagoela adierazi du, eta Mugako Ikuskapen Gunea berreskuratzea ez dela bere eskumenen barruan sartzen, hori Ogasun Ministerioari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari dagokiola.

"Alderdi Popularrak Forondari bere zerbitzuak itzultzeko asmorik ez duela eta gai hori Euskadik bere gain hartzea nahi ez duela ezkutatzen du erantzun horrek. Madrilgo Alderdi Popularrak aukerak lapurtzen dizkio gure aireportuari, ostean inguruko beste terminal batzuei emateko. Bitartean Gasteizko Alderdi Popularra agindu horren aurrean makurtzen da, ezer esan gabe", deitoratu du oposizioko buruak.

Urtaranek aurreratutakoaren arabera, EAJ-PNVk Estatuaren Aurrekontu Orokorrei dagokienez aurkeztutako zuzenketetako batek Sustapen Ministerioak Forondako aireportuari diru gehiago ematearen alde egingo du, 24 orduko zerbitzua eta Mugako Ikuskapen Gunea berreskuratzeko.

Emilio Olabarria Bloga