Prentsa Aretoa
2014/10/02
Olabarriak Espainiar Gobernuari deitoratu dio "dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatu izana"
Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko diputatuek gaur deitoratu du Espainiar Gobernuak "oraindik dramatiko izaten jarraitzen duten langabezi kopuruak ospatzea".
Enplegu Ministerioak iraileko langabezi datuak ezagutzera eman ondoren, Olabarriak baieztatu duenez "argi eta garbi ikusi da iragan hilabeteetan sortu den enplegua uda arokoa dela eta aldi baterako izan dela", eta deitoratu duenez "enplegu horiek prekarioak izan ohi dira, aste beteko edo hilabeteko iraupenarekin".
Horregatik guztiagatik, diputatu jeltzaleak baieztatu du Espainiar Gobernuaren jarrera "propaganda hutsezkoa" dela iragan ostiraleko Ministroen Kontseiluan onartu zen koadro makroekonomikoan aurreikusi ziren pronostikoekin; "enpleguaren errealitatea hori baino konplexuagoa da, ezin dira bazterrean utzi nazioarteko erakundeek eta adituek zentzu horretan egin dituzten iragarpenak", ezarri du.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/11/26
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29