Prentsa Aretoa
2014/09/30
Urkulluk Espainiar Gobernuko presidenteari eskatu dio "zentzuz" jokatzea eta autogobernu maila handiagoa izateko eskakizuna errespetatzea
Iñigo Urkullu lehendakariak salatu duenez Catalunyako auziak agerian utzi du Espainiar Gobernuak Estatuaren "nazio aniztasuna" errespetatzeko duen borondate politikorik eza, eta PPren Exekutiboko presidente Mariano Rajoyri eskatu dio "euskal nazioa" aitortzea eta alde biko harreman eraginkorra.
Honela nahi du euskal herritarren "eskubide historikoetan oinarritutako burujabetasun partekatua" eta erabakitzeko eskubidea insituzionalizatzea, konstituzioaren aldarazpenaren bidez gauza daitekeena. Era berean, Estatuko gobernuko presidenteari eskatu dio "zentzuz" jokatzea eta autogobernu maila handiagoa eskatzeko ekimena errespetatzea.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Urkulluk baieztatu du ez zaiola harrigarri egin Auzitegi Konstituzionalak catalunyar kontsulta kautelaz bertan behera uzteko erabakia zeinen arin hartu duen. Bere ustetan, auzi honen oinarrian dago "ez dela gizarte baten borondatea errespetatzen, eta legalitatea edo legedia ez dela gizarte baten borondate eta errealitatera moldatzen".
Lehendakariaren ustetan "legea modifika daiteke", eta hori da eskatzen dena PPren Gobernuaren "burugogorkeriaren aurrean". Zentzu honetan galdetu duenez "Legea gauza guztien gainetik baldin badago, zergatik ez da Gernikako Estatutua osorik betetzen? Zergatik indargabetu nahi da?".
Lehendakariak era berean baieztatu du berak nahiko lukeela PSE-EE alderdiarekin dauden "akordioak indartzea" eta "aurrekontuetatik harago eramatea", eta "erakundeen egonkortasuna eta gobernagarritasunaren" aldeko aldarria egin du.
Urkulluk azaldu du legegintzaldi hau "akordioena" izan beharko litzatekeela eta "itun" bat dago "erakundeei egonkortasuna emateko” balio duena, "Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetatik harago".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29