LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/09/16

Lurralde auziak konpontzeko bide demokratikoei blokeoak eragoztea eskatu dio EAJk Europari

rss Ezagutzera eman
Lurralde auziak konpontzeko bide demokratikoei blo

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Bilbao Barandicak Estrasburgon eskatu du Europar Batasunak estatu kide batzuen burugogorkeriagatik aste honetan Eskozian lurralde auziak konpontzeko aplikatuko dena moduko konponbide demokratikoak blokeatzea eragoztea.

ALDE taldeko presidenteordeak azpimarratu du XXI. Mendeko nazioa zer den pentsatzeko garaia dela eta prozesu hau aukera bat dela hiritargoaren atxikimendu askean oinarrituta egongo den Europa benetan federala eraikitzeko.

ALDE taldeko presidente ordeak Europar Parlamentuaren osoko bilkuran eskaini duen hitzaldian azpimarratu duenez "Euskadi,Catalunya edo Flandria moduko europar nazioetan bizi diren lurralde arazoek konponbideak behar dituzte aste honetan Eskozian aplikatuko dena modukoa, hau da, konponbiderik ez inposatzea, inposatua denez geroztik konponbidea ezin daitekeelako izan; eta hiritargoari ez zaio eztabaida eta erabakia hartzea eragotzi behar. Azken finean:Politika eta demokrazia.Azken finean, elkarrizketa, akordioak eta hiritarren berrespena".

Dena dela, Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu du Espainia moduko estatu kide batzuetan arazo horien konponbidea gaiztotu egiten dela gobernukoek beren burugogorkeriagatik ez dutelako ikusten agintekeria bidez konpondu ezin den arazo politikoaren aurrean daudela. Eurodiputatu jeltzaleak azpimarratu duenez "Horregatik aldarrikatzen dut Estrasburgoko adierazpenaren edukia, europar arbitraje batek Batasuneko hiritar guztien eskubideak berdin ditzan estatu kideren batek gidoi sinple hau jarraitzeari uko egiten dionerako".

Estrasburgoko adierazpenak Europar Parlamentuko Gutxiengoen inter-taldeak aurreko legegintzaldian urte bitan Europar Komisioari europar batasunaren barruan dauden nazio gutxiengoetako kideei oinarrizko eskubideen katalogoa bermatzeko legeria proposatzea animatzeko garatu izan duen lana laburbiltzen du. Beste gai batzuen artean EAJ-PNV-ren ekimenez sartu den arbitraje eskari hau ere aurreikusten da. Agiria europar hauteskundeak baino lehenago izenpetu zuten euro-ganberako talde guztietako ehun bat eurodiputatuk.

EAJ-PNVren eurodiputatu eta ALDE taldeko presidente ordeak arrazoitu du europar estatu kide batzuetan bizi diren lurralde auziak direla "estatu tradizionalen gainbeheraren sintoma". Horregatik esan du konponketa "aukera" dela "nazio kontzeptua berriztatzeko eta Europa federala eraikitzerik egon dadin, zeinen alde nirea bezalako alderdiek zazpi hamarkada luzeetan buru belarri lan egin dugun".

Emilio Olabarria Bloga